Erabilerraztasuna

Euskadi.neten mendeko webgune nahiz atariek konpromisoa hartu dute edonori erabilerraztasuna bermatzeko, direnak direla gune horiek kontsultatzen dituztenen mugapen tekniko, fisiko, sentsorial edo intelektualak zein erabilera ingurunea. Konpromiso horren ondorioz, orain arte hainbat neurri hartu dira erabilerraztasuna hobetzeko eta erabilerraztasun politika berria osatzeko, aipatutako atariak W3C partzuergoaren (World Wide Web Consortium) WAI ekimenean (Web Accessibility Initiative) ezarritako Web 2.0 Edukien Erabilerraztasunerako Jarraibideetara egokitu daitezen.

Hartutako neurriak

- Oinarrizko teknologiak: XHTML 1.0 estandarrak erabili dira edukiak markatzeko eta CSS 2 deituak, aldiz, diseinu bisualerako.
- Diseinua eta maketazioa: edukia eta aurkezpena bereiztea, testuaren eta atzealdearen koloreak bereiztea eta unitate erlatiboak erabiltzea (testuaren neurria egokitzeko aukera ematen baitute).
- Idatzizkoa ez den edukiarentzako ordezko aukera: irudiak testu alternatibo batez hornitu dira «alt» propietatearen bidez. Apaindurazko irudiei dagokienez, «alt» propietatea hutsik utzi da.
- Javascript gabeko nabigazioa: Javascripten ordez, beste aukera bat eskaini zaie erabiltzaileei, javascript desgaituta dutenek aukera izan dezaten informazioaren zati handi bat kontsultatzeko eta Ikastea atarian zehar nabigatzeko. Dena dela, atariko zenbait elementuk, bilatzaileek, kasu, funtzionatzeko javascript beharrezkoa zaien dinamismoak dituzte, are gehiago, liferay plataformak ez du bermatzen foroetan eta bestelako elementu propioetan nabigatzeko aukera javascript izan ezean, nahiz eta WCAG 2.0 estandarra betetzen duen.
 
Euskadi.net sareko erabilerraztasun politika
 
Erabilerraztasun politika berri horren helburua da Euskadi.net sareko atariak WCAG 2.0 estandarrean ezarritako baldintzetara egokitzea.
 
Zergatik hautatu da WCAG 2.0?
 
Euskadi.net sareko atariak WCAG 2.0-ren jarraibideetara egokitzeko erabakia hartu da W3C-ren lehendabiziko estandarren aldean (WCAG 1.0) eskaintzen dituen abantailengatik. Hain zuzen, honakoak dira abantaila horiek:
 
• Iraunkorrak dira
• Proba zehatzagoak egin daitezke
• Errazago erabili eta ulertzen dira
• Teknologia aurreratuagoei aplikatu dakizkieke
• Malguak dira eta hainbat egoera, teknologia eta erabilera tekniketara egokitzen dira
 
Zure lankidetza garrantzitsua da
 
Edozer eduki erabiltzeko zailtasunik hautemanez gero, jakinaraz iezaguzu Ikastea atarian aurkituko duzun «Jarri harremanetan» formulariorako estekaren bidez.