Unibertsitatez kanpoko titulu aplikazioaren ohiko galderak

Nire ikastetxeko irakasle guztiek dituzten errolak dauzkan zerrenda bat nahi dut, globalki egiaztatzeko.

 

 

 

 

" Erabiltzaileen emaitzak" pantailan azpi-menuko "Rolen eta E.T-en zerrenda" aukeran sakatu eta PDF bat sortu egingo da eskatutako informazioarekin.

Irakasle berri bat altan eman dut eta XLNET login.a ez zaio agertzen

 Logina, edo erabiltzailearen izena, eskuineko aplikazioetan sarbidea izateko (izen- abizenen artetik 8 letra hartuz osatuta dagoena) egunean birritan eguneratzen da, beraz, gehienez hurrengo egunerako agertu  beharko luke.

 

 

 

 

Zerrenda bat nahi dut, nire ikastetxeko irakasle guztiekin eta eskuineko aplikazioetan sartzeko behar duten erabiltzaileekin.

 

 

 

 

 

Erabiltzaileen emaitzen pantailan, azpi-menuko " Zerrenda" aukeran klikatu.

Erabiltzailea, Excel-eko "A" zutabean agertuko da: "Login" izendapenarekin,

eta izen- abizenen artetik 8 letra hartuz osatuta egongo da.

Nire zentroko irakasle bati rol bat esleitu diot eta egoera "egiteko" dagoela adierazten du.

Oraindik rolaren esleipena ez da burutu. Egoera "Egina" ager dadila edo hutsik egon dadila arte itxaron behar da.

 

Batzutan irtetea eta berriz sartzea nahikoa da egoera eguneratzeko.

 

 

 

 

 

Administrazio- Sistema Delegatua Administrazio- Sistema Delegatua

Sakatu jarraitzekoAdministrazio- Sistema Delegatua