Zer da Ikastea?

Ikastea.hezkuntza.net (aurrerantzean, IKASTEA) euskal irakaskuntza komunitatearen ataria da. Euskal hezkuntza sistema partaide guztiei (irakasleak, ikasleak, familiak eta ikastetxeak) zein gizarteari orokorrean hurbiltzea du helburu.

Foroen, iradokizunen eta partekatutako hezkuntza baliabideen bidez, Ikastea atariak hezkuntza komunitateari hezkuntza sistemaren oinarrizko informaziora sartzea, araudiak eskuratzea, abian dauden berrikuntza proiektuak ezagutzea, hezkuntza zentroak aurkitzea, baliabide didaktiko digitalak bilatzea eta erabiltzea eta sistemako beste eragile batzuekin eta hezkuntza administrazioarekin elkarreragitea ahalbidetu nahi die.

Zer egitura du?

Erabiltzaile objektiboen atariak: Atari horiek Ikastearen edukiak era pertsonalizatuan ematen dituzte, hartzaile mota kontuan hartuta: irakasleak, ikasleak, familiak eta ikastetxeak (zuzendaritza taldea). Erabiltzaile objektiboen atariek bisitarien arabera egituratzen eta egokitzen dituzte edukiak.

Atariaren edukiak ondoko ataletan daude banatuta:

1. Informazio eta dokumentazio erabilgarriko arloak
Informazioa eta Zerbitzuak atalean, hezkuntza etapa bakoitzeko informazioa topatzen dugu, besteak beste: laguntza zerbitzuak, eskola-egutegia, bekak, laguntzak eta diru-laguntzak edota informatika ikastetxeetan.

2. Araudia eta hezkuntza-dokumentuak
Araudia eta hezkuntza-dokumentuak atalean,  ikastetxeen kudeaketa arautzen duten dokumentu guztiak topa ditzakegu, horiek egiteko gidak, araudiak, protokoloak, akordioak eta/edo hitzarmenak, baita txostenak eta ebaluazioaren emaitzak ere.

3. Ikastetxeak
Atal honetan, EAEko ikastetxe guztiei buruzko informazioa topa daiteke, zentroen bilatzaile baten bidez: harremanetarako datuak, ikastetxearen zein mailatako eta hizkuntza-eredutako ikasketak eskaintzen diren, kokapen-planoa, zentroaren web-orria. Bilaketa zenbat irizpideren bidez egin daiteke, adibidez: irakaskuntza maila, sarea, hizkuntza-eredua eta kokapen geografikoa (lurraldea, eskualdea eta udalerria). 

4. Berrikuntza eta ikerkuntza
Trebakuntza eta berrikuntza proiektuei buruzko informazio guztia, orokorra, banakakoa edo ikastetxekoa, bildu ahal izango dugu.

5. Baliabide didaktikoak
Atal honetan, baliabide didaktikoen bilatzaile bat topatuko dugu, hezkuntza maila, hizkuntza eta baliabide mota (testua, irudia, audioa, bideoa, aplikazioa) kontuan hartuz, bilaketak egiteko. Baliabide didaktikoak zuzenean ikus daitezke <<aurrebisualizatu>> sakatuz edo Agrega plataformaren bidez informazio osoa ikuste daiteke, edukiaren izenburua sakatu eta edukia ikusi edo deskargatu ahal izango da.

6. Azken berriak
Atal honetan, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak argitaratuko prentsa-oharrak kontsulta daitezke, baita Hezkuntza Sailarekin lotura duten ekitaldiak eta sailburuaren hitzaldiak ere.

7. Nire kontua
Atari honetan erabiltzaile kontu pertsonalizatua sortu ahal izango dute irakasleek, ikasleek eta familiek. Aurretik erregistratua dagoen erabiltzailea erabiltzaile izenarekin eta pasahitzarekin identifikatzen denean, pertsonalizatu daitekeen gune batean sartuko da eta han hark gehien erabiltzen dituen edukietara eta atariko bilaketetara sartu ahal izango da, bere profileko oharrak kontsultatu izango ditu...

Nire kontua

Erabiltzaile erregistratuak soilik sartu ahal izango dira espazio honetan. Erregistratzeko prozesua atariaren portadetatik egin behar duzu: «Erregistratu» eskuineko bannerretik, edo bestela Ikasteako beste edozer orrialdetik, goialdean dagoen «Nire kontua» botoia sakatuta. Ondoren, pantailan agertzen diren argibideei jarraitu eta bertan eskatzen diren datuak sartu behar dituzu. Erregistratzeko prozesuan zehar, sistemak adierazten badizu sartutako datuak ez datozela bat sistemaren datuekin, ondorengo estekan adierazten diren argibideei jarraitu behar diezu: /web/guest/error-registro/.

Behin erregistratuta, erabiltzaileak bere burua identifikatu beharko du, izena eta pasahitza adierazita, Nire kontuan sartu nahi duen bakoitzean. Nire kontuak 3 irtengune ditu: «Nire kontua», «Nire datuak» eta «Nire mezuak»

Nire kontua: bertan agertzen dira erabiltzailearen oinarrizko datuak, berarentzat diseinatutako ataletako –foroak, esaterako− sarbidea eta erabiltzailearentzako edo berak osatzen duen profilarentzako informazio garrantzitsua eta pertsonalizatua, iragarki eta oharren bidez; atal horietatik erraz joan zaitezke bilaketetara eta Ikastearen edo erabili ohi dituzun beste web orrien informaziora. Google calendar agendarekin integra daiteke eta Sailarekin komunikatzeko kanalak daude, ataria hobetzeko eta erabiltzailearentzat erabilgarriak diren edukiak eta informazioa proposatzeko. Ondorengo elementuek osatzen dute:

o Iragarki taula: iragarki pertsonalizatuak, erabiltzaileak erregistratzeko prozesuan aukeratu edo gero Nire datuak irtengunetik aukeratu/aldatu dituen kategoria interesgarrien arabera.

o Oharrak: Unean-uneko erabiltzailearentzat pertsonalizatutako oharrak.

o Foroak: atariko eztabaida foroetara sartzeko aukera, esperientziak partekatzeko eta kontsultak egiteko.

o Iradokizun ontzia: erabiltzaileak iradokizunak egin ditzake atariko edozer punturen inguruan, eta horrela egunez egun hobetuko dugu.

o Partekatu: atal honetatik, erabiltzaileak atariko edukietara erantsi nahiko lituzkeen edukiak proposa ditzake.

o Bilaketak: hemen agertzen dira erabiltzaileak atariko bilatzaile orokorretik egindako bilaketak; erabiltzaileak, bilaketa horiek interesgarritzat jo eta hurrengoetarako gorde nahi izanez gero, bilatzailetik bertatik egin du. Bildutako bilaketak aldatzeko eta ezabatzeko aukera dago.

o Gogokoak: Ikasteako informazioa zein kanpoko web orrietarako estekak; erabiltzaileak bere atal pertsonalean gorde ditzake. Erabiltzailea behin atarian erregistratuz gero, «gehitu gogokoetan» agertzen da goian eskuinean atariko atal guztietan, eta bertan sakatuz gero, orri horiek Nire kontuaren barruan gorde daitezke. Bildutako estekak aldatzeko eta ezabatzeko aukera dago.

o Agenda: Google Calendar agendarekin integratu daiteke, baldin eta erabiltzaileak halakorik badu.

Nire datuak: Atal honetan, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko sistemetan jasotako erabiltzailearen datuak kontsulta daitezke, eta halaber erabiltzaileak berak sartu dituenak. Zenbait datu aldatzeko aukera dago. Hauexek dira alda daitezkeen datuetako batzuk: avatar irudia eta erabiltzailearentzat interesgarriak diren kategoriak, ondoren bere iragarki taula pertsonaleko iragarkiak filtratuko dituztenak.

Nire mezuak: erabiltzaileak parte hartu duen foroetako ildoak eta mezuak agertzen dira atal honetan.
 

Bilakaera

Ikastea hobetzen joango da eta edukiak zabalduko ditu. Halaber, etengabe zenbait izapide eta kontsulta pertsonalizatuak egiteko aukera izango du.

Beharrezko softwarea

Euskadi.net web-orriak XHTML+CSS2 teknologia erabiltzen du. Ondorioz, nahiz eta nabigatzailean estilo-orriak edo JavaScript programa desaktibatuta egon, ataria erabilgarria da. Ikastea Microsoft Internet Explorer-en 6-ko edo lehenagoko bertsioek ez dute teknologia hau jasaten.

Zure nabigatzailea Microsoft Internet Explorer bada, 6 bertsioa edo lehenagokoa, zure nabigatzailea dohainik egunera dezakezu Microsoft web-orrian edo, nahiago baduzu, beste doako nabigatzaile bat eskura dezakezu, adibidez, www.mozilla.org web-orrian.

Dokumentu batzuk ongi ikusi eta inprimatzeko, beharrezkoa da aurretik doako programa batzuk instalatuta izatea, adibidez, Adobe Acrobat Reader edo Microsoft Office ikusteko softwarea (Microsoft Office instalatuta ez baduzu). Halaber, ikus-entzunezko dokumentuetara sartu nahi baduzu, multimedia zabaltzeko aplikazio bat instalatuta izan behar duzu. Horretarako, merkatuan zabalduenetakoak dauden hiru aukera eskaintzen dizkiguzu: Programa hauek guztiak ondoko esteka hauetan lor ditzakezu:

- Acrobat Reader
Pdf formatuan dauden dokumentuak ikusi eta inprimatzekko beharrezkoa den doako softwarea.
Deskarga ezazu Acrobat Reader

 Adobe reader

- Real Player
Audio eta bideo fitxategiak erreproduzitzeko RealNetworks fabrikatzailearen doako softwarea:
Deskarga ezazu Real Player

 Real Player

- Windows Media Player
Audio eta bideo fitxategiak erreproduzitzeko Microsoft fabrikatzailearen doako softwarea:
Descarga ezazu Windows Media Player

 Windows media player

- QuickTime
Audio eta bideo fitxategiak erreproduzitzeko Apple fabrikatzailearen doako softwarea.
Deskarga ezazu QuickTime

 Quicktime

- Adobe Flash Player
Flash (.swf) formatuko fitxategiak ikusteko Adobe fabrikatzailearen doako softwarea:
Deskarga ezazu Adobe Flash Player

 Flash player

- Office dokumentuen bistaratzaileak
Microsoft fabrikatzailearen Office dokumentuak ikusteko eta inprimatzeko doako softwarea (ez du balio dokumentuak aldatzeko edo editatzeko).
Deskarga itzazu Office dokumentuen bistaratzaileak

 Office

- OpenOffice
Iturburu-kode irekiko proiektua, doako bulego suite batekoa:
Deskarga ezazu OpenOffice euskaraz

 Open Office

- Autodesk DWF Viewer
dwf. formatuko dokumentuak ikusi eta inprimatzeko Autodesk fabrikatzailearen doako softwarea (ez du balio IDwfos dokumentuak aldatzeko do editatzeko):
Deskarga ezazu Autodesk DWF Viewer

 Autodesk DWF viewer

- Winzip
Artxiboak konprimitzeko edo deskonprimitzeko Computing fabrikatzailearen softwarea:
Deskarga ezazu Winziparen 21 egunetarako ebaluazio bertsioa

 Winzip

- 7-Zip
7-Zip doako softwarea, konprimitzeko formatu ezagunenak onartzen ditu:
Deskarga ezazu 7-zip

7-zip