Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren 2008ko martxoaren 10eko aginduaren (2008-04-25eko EHAA) eta Saileko Hezkuntza Sailburuordetzatik emandako ebazpenen bidez arautzen dira Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko ikastetxeen, etapa desberdinetan, eskola-egutegiak.

Egutegia egiteko, Autonomia Erkidegoko lan-jaien egutegi ofizialean agertzen diren jaiak eta herriko eta lurraldeko zaindariaren jaiak hartzen dira kontuan. Puntu honetatik abiatuz, ikastetxeek nolabaiteko autonomia dute egutegia egiteko. Hala ere, hezkuntza-etapa bakoitzerako arau osagarri espezifiko batzuek mugatzen dute autonomia hori, sakabanaketarik izan ez dadin.

Arauek (2008-04-25eko EHAA) egutegiak bateratzen dituzte eta ikastetxeek bete beharreko gutxienezko puntu batzuk (ikastetxean hasteko datak, irakaskuntza-jardueren hasiera, klase-ordu eta egunen kopurua, oporraldiak…) finkatzen dituzte. Arau hauei, irakaskuntza publikoaren kasuan, beste arau osagarri batzuk gehitu behar zaizkie Lehen Hezkuntzarako, DBHrako, Batxilergorako, Hizkuntza Eskola Ofizialetarako, Arte Eskoletarako, Kontserbatorioetarako eta Helduen Hezkuntzarako, ikasturte bakoitzeko maiatza aldean aipatutako ebazpenetan argitara ematen direnak.

Araudia:

AGINDUA, 2008KO MARTXOAREN 10EKOA, EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO UNIBERTSITATEAZ KANPOKO IKASTETXEETAN —FONDO PUBLIKOEKIN ORDAINDUTAKOETAN—ESKOLA-EGUTEGIA EGITEKO OINARRIZKO ARAUTEGIA ZEHAZTEN DUENA.

IKASTETXE PUBLIKOETARAKO EGUTEGI-EBAZPENAK. 2011-2012.

Eskola-egutegia

 

Hezkuntza Sistemaren Organigrama

Hezkuntza Sistemaren Organigrama

Gaitasunak

Gaitasunak   Edukia ikusi

Gaitasuna eskaera konplexuei erantzuteko eta zenbait zeregin behar bezala gauzatzeko ahalmena da.