Jantokiko Ohiko Galderak

Nola gordetzen da aplikazioan dauden taula ezberdinetan?

“Enter” teklarekin gordetzen da.

Ikasle baten reserbak aldatu ahal ditut?

Momentuaren arabera egoera desberdina izan daiteke. Jantokian apuntatzeko epea irekia baldin badago, jantokiaren erabilera erlaitzatik (egutegia) egunak kendu edo jarri ahal izango dugu erreserbatu edo erreserba ezabatu aukerekin. Jantokian apuntzatzeko epe arruntatik kanpo bagaude, erreserbak egin ahla dira baina ezin dira erresernak ezabatu, erreserba itzultzeko aukera izango dugu eta itzulpenaren diru kopurua kasuaren arabera bata edo bestea izango da.

Zer da banan-banako laguntzak?

Aukera hau kasu berezietan erabiltzen da. Garraiorako eskubidea daukaten ikasleek eta garraioa erabiltzen ez dutenei markatuko diegu aukera hau haien kuota ondo jartzeko.

Nola ezabatu dezaket ikasle bat jantokiko aplikaziotik?

Ikaslea balidatuta ez badago edozein momentutan ezabatu dezakegu. Balidatuta baldin badago ezin dugu ezabatu, bakarrik bajan emateko aukera izango dugu.

Okertu egin naiz ikasle baten egunak markatzean eta ikaslea balidatu dut. Zer egin dezaket?

Momentuaren arabera egoera desberdina izan daiteke. Jantokian apuntatzeko epea irekia baldin badago, jantokiaren erabilera erlaitzatik (egutegia) egunak kendu edo jarri ahal izango dugu erreserbatu edo erreserba ezabatu aukerekin. Jantokian apuntzatzeko epe arruntatik kanpo bagaude, markatu ez ditugun egunak markatzeko aukera izango dugu baina egunak ezabatzea ezinezkoa izango da. Kasu honetan ordezkaritzarekin hitz egin beharko dugu.

Nori eskatu behar diot aplikazioan sartzeko baimena?

Zentroko zuzendariak Administrazio-Sistema Delegatua izeneko aplikazio bat dauka (W59). Bertatik zentroko langileei aplikazioetan sartzeko baimenak kudeatu dezake. Jantokiko aplikazioaren rola R35 da. 

Aplikazioaren izenean klikatzen dut baina ez da irekitzen. Zer egin dezaket?

Hori Pop-up leihoak blokeatuta daudelako da. Nabegadorean, tresnak barruan aukerak klikatuko dugu eta hor edukian pop up leihoak desblokeatuko ditugu.
 

Ze nabigatzailearekin sartu behar naiz aplikazioan?

Mozilla firefox-ekin. Egunaratuta dagoen bertsio batekin.