EED-ko Ohiko Galderak

Nola sortu inpartizio talde bat?

-       Adibidez : DBH-ko 3.A, 3.B eta 3.C-ko ikasleak nahastea.

1.    Txantiloi berbera eduki behar dute. Ez du balio berdina izatea, berbera izan behar da.

a.    Irakaslearen ordutegi taulatik (gomendatutako aukera): nahi dugun laukitxoan “Egiteko lektiboa sortu” behin aukeratuta, taldea “gehitu” aukeran klikatuko dugu. Talde ezberdineko ikasleak aukeratu behar ditugu eta izena eman behar diogu sortu dugun inpartizio taldeari. Behin hau eginda parte hartuko duten irakasleen ordutegi tauletan, saioa islatuko da parte hartzen duten taldeen ordutegi taulan.

b.    Talde ordutegi taulatik: prozesu berdina egin behar da saio berdinean inplikaturik dauden irakaslekin edo ikasgaiekin beharrezkoa den bezain beste aldiz. Horretarako “zatitu” aukera erabiliko dugu taldearen ordutegi taulan.

Nola sartu ikasleak taldeetan?

Talde ofizialetan sartzeko:

1.    Taldeen xehetasunetan, ikasle taldeetan, "gehitu" klikatzen da.

2.    Plus ikurra sakatzen da eta, ikasle konkretu bat bilatzeko, bilaketa irizpideak sartzen dira. Ez bada irizpiderik sartzen maila horretan matrikulatuta dauden ikasleak agertuko dira.

3.    Talde horretan egongo diren ikasleak aukeratzen dira eta gorde botoia sakatzen da. Bakarrik agertuko dira talde horretako mailan matrikulatuta dauden ikasleak.

Inpartizio eta pendietako taldeetan sartzeko:

1.  Taldeen xehetasunetan, ikasle taldeetan, "nondik gehitu" klikatu.

2.  Plus ikurra sakatu eta ikaslea dagoen taldea aukeratu.

3. Ikaslea aukeratu eta "gorde" botoia sakatu.

Nola egin batxilergoko talde nahasi bat?

-       Adibidez: 20 ikasleko talde batentzat, 12 ikasle gizarte zientziakoak eta 8 zientziakoak .

1.    Bi talde ofizial sortu (modalitatez) tutore berbera egokitzeko aukerarekin.

2.    Ezin dira inpartizio taldeetan espezialitate edo eredu ezberdineko ikasleak batu. Gizarte zientzetako 12 ikasleen egiteko lektiboak alde batetik eta zientzietako 8 ikasleenak bestetik egin behar dira. (Irakasleen ordutegitik egitekotan zatitu egin behar da)

Nola sortu inpartizio talde bat kurtso ezberdineko ikasleekin ?

      Inpartizio taldeetan ez dira kurtso ezberninetako ikaslerik sartu behar, ez bait dute administratiboki ikasgai berdinak. Hau bakarrik Lehen Hezkuntzan egin daiteke eta ziklo bereko  kurtsoekin.

           Adibidez : Lehen Hezkuntzako 1., 2. eta 3. mailakoentzat.

1.    Gutxienez  kurtsoen bezain beste talde ofizial sortu behar dira. Kasu honetan, hiru.

2.    Bi inpartizio talde sortu behar dira. Bat lehen eta bigarren mailarentzat (irakasgaiak berdinak direlako) eta beste bat hirugarren mailarentzat (beste ziklo batekoa delako). 1. eta 2. mailako taldean mailan 2. maila ipini.

3.    Irakasleak, bere ordutegi taulan bi inpartizio taldeak jarriko ditu.

Nola sartu indartzeak?

       Kalifikazioak eta hutsegiteko aplikazioan indartzeko nota ikasgaia ematen duen irakasleak jartzen du, ez indartzea ematen duena.

        Indartzeek, balidatzeko orduan, ez dituzte ikasleak ez gehitzen ez kentzen, beraz, indartzera ateratzen diren ikasleak taldean mantendu behar dira. Azaltzeko adibide bat erabiliko dugu:

        20 ikasle dituen talde bat daukagu eta bertatik ikasle bat matematikako indartzera ateratzen da. 20 ikasleekin eta matematikako irakaslearekin egiteko lektibo bat sortzen da. Iindartzera ateratzen den ikaslearekin inpartizio talde bat egiten da. Talde honetan indartzeko egitekoak sortzen dira.

Zer egin ikasle bat aurkitzen ez bada?

Ikasleak matrikula aplikaziotik datoz, beraz, han dagoela eta kurtsoa ondo dagoela egiaztatu behar da.

Nola sar daiteke DAE-ean agertzen ez diren ikastetxeari baimendutako ikasgaiak?

    DBH eta Helduen Hezkuntzako ikastetxeek baimendutako ikasgaiak defini ditzake Matrikula Aplikazioan dagoen hezkuntza eskaintzan.

 

Nola sartu ordezkapenak?

-       Ordezkoa sartzeko:

1.    Bere datuak sartu (aktibatzeko data barne).

2.    Noren ordezkoa den markatu.

3.    Gordetzera eman eta titularraren ordutegi taularen kopia baieztatu.

4.    Titularraren desaktibatze data EZ ukitzea oso garrantzitsua da, hau automatikoki jarriko da titularrarem datuak gordetzean.

-       Ozdezkoa desaktibatu:

1.    Ordezkoaren datuen pantailan ordezkapena bukatzeko botoia sakatu.

2.    Desaktibatze data hautatu eta gordetzera eman.

3.    Titularraren aktibatze eta desaktibatze datak ez ukitzea oso garrantzitsua da, automatikoki aldatuko dira.

-       Ordezko baten ordezkoa:

1.    Bere datuak sartu.

2.    Ordezkoaren ordezkoa dela markatu eta lehen bezala jokatu.

3.    Lehenengo ordezkapena ez da bukatu behar.

Nola sortu inpartizio talde bat txantiloi ezberdinak dituzten taldeekin?

-       Ezin dira inpartizio talde berean egon.

Egin daitekeena da:

a.    Saio eta gela berean, irakasle berarekin, ikasgai bera jasotzen duten inpartizio talde ezberdinak sortu.

b.    Saio eta gela berean, irakasle berarekin, ikasgai ezberdina jasotzen duten inpartizio talde ezberdinak sortu. (Normalean hau DBH.-ko 3. eta 4. mailan Kurrikular Egokitzapenarekin gertatzen da.)

Egiteko bi aukera dauzkagu:

a.    Taldearen ordutegi taulatik (Gomendatzen dena): talde bakoitzarentzat saio bat sortu behar da ikasle kopurua zehaztuz. Hau irakaslearen Ordutegi Taulan ikusiko da.

b.    Irakaslearen ordutegi taulatik: txantiloi bera dutenekin saio bat sortzen da. Gero, beste talde guztiak sartzeko,  “Zatitu” aukera erabiltzen da.

(*Banaketetan balioztatzean akats asko dago. Normalean arazoa TXANTILOIETAN dago, hauek EDD egiten den bitartean, ezabatzen edo aldatzen direlako. EAZ-ra deitu)

Nola aldatu irakasleen "Beste datuak" erlaitzan agertzen diren datuak?

Datu hauek Delegaritzatik sartzen dituzte. Zerbait aldatzeko beraiekin harremanetan jarri.

Zer egin ikasturte osoa irauten ez duten aktibitateekin?

Eginkizunak aktibatzeko eta desaktibatzeko datak ipini behar zaizkie.

Nola ezabatu txantiloiak?

Txantiloiak ezabatu ahal izateko ez dute ezer lotuta izan behar, hau da, ez du lektiborik lotuta izan behar ezta talderik ere. Txantiloia ezabatzeko, txantiloiak aukerara joko dugu, ezabatu nahi dugun txantiloia hautatuko dugu eta ezabatu aukera klikatuko dugu.

Zer egin sortutako irakaslea, taldea… aurkitzen ez bada?

Bilaketa irizpideak zuriz utzi. Horrela agertzen ez bada jar zaitez harremanetan EAZ-rekin.

 

(*Irakasleak inpartizio mailak jarrita izan behar ditu bilaketa irizpidea inpartizio maila izateko)   

Nola zuzendu balioztatze akatsak?

1.    Irakasleak ez du bere jardunaldian ezarritako ordu kopurua betetzen.

Ordutegi-taula berrikusi eta irakasleak bere ordu kopurua ondo duela ziurtatu.

2.    ________taldeak ikasle kopurua gainditzen du.

Taldea zatitzen bada eta indartzea ez bada sartzen indartze moduan hemen dauden ikasleak bikoiztuta agertzen dira.

3.    Akatsak zuzendu ditut eta oraindik agertzen dira.

Akats bat zuzendu eta gero berriro balioztatu behar da akatsak ez agertzeko.

Zer egin irakasle bat jardunaldi osoarekin hasten bada eta gero jardunaldi partziala hartzen badu?

1.    Haien datuen fitxetan jardunaldi mota aldatzen da.

2.    Irakasle osagarriaren datuak sartzen dira. Honen ordutegi taula “ordutegi taula” leihatilatik kopiatzen da. Aldatu daiteke.

3.    Ordutegi taulan irakasle titularrak jadanik emango ez dituen klaseak ezabatu behar dira.

(*Irakasle osagarriaren datuak sartzen ditugunean oso garrantzitsua da hurrengo aukera EZ hartzea: “ -ren Ordezkoa”).

Zer egin TP batek ikasle bat edo batzuk ateratzen dituenenean edo gelan sartzen denean laguntza emateko?

1.    Bi inpartizio talde sortuko dira. Irakasle ofizialaren taldean ikasle guztiak egongo dira, indartzea emango dutenak barne, eta TP-koan bakarrik indartzea izango duten ikasleak.

2.    “Indartze ordua” eginkizuna aukeratu behar da.

3.    Kalifikazioak ikasgaiko irakasleak sartu beharko ditu eta ez TP irakasleak.  

 

Nola jokatu "Eskola txikietan"?

1.    Gutxienez, mailen bezain beste talde ofizial sortu beharko dira. (Adb: 1.- 3 ikasle, 2.- 4 ikasle, 3.- 5 ikasle).

2.    Tutore berdina jarri ahal zaie.

3.    Ikasle guztiak irakasle batekin elkarrekin dauden saioetan, saio bat sortuko da irakaslearentzat eta 3 inpartizio talde, saioaren laukitxoa zatitzen irakaslearen ordutegi taulatik.

4.    Inpartizio talde bakoitzari ematen zaion saila sartu behar da, ikasketa planan matematika 1, matematika 2 eta matematika 3 direlako nahiz eta izen berdina izan (matematika).

EED Irekitze Prozesua

Sakatu jarraitzekoEED