Espedienteeko Ohiko Galderak

Nola adieraz daiteke ikasle bat DBHko 3. eta 4. Mailan Dibertsifikazio Kurrikularrean egon dela?

Kurtsoan, DBHko 3.  edo  4. mailetan kurtsoa  Dibertsifikaziozkoa den edo ez adierazteko aukera dago eta izatekotan zein motatako Dibertsifikazioa egiten ari den adieraz daiteke. (DIB1 urte bateko dibertsifikazioa edo DIB2 bi urteko dibertsifikazioa).

Nola gorde dezaket aplikazioan datu pertsonaletan egin ditudan aldaketak?

Datu pertsonalak atalean gordetzeko botoi bakar bat dago eta goiko aldean aurkitzen da. 

Nola inprimatu dezaket ikasle baten espedientea?

“Espediente Akademikoak” erlaitzaren barruan, “Kontsulta eta inprimatzea” aukeraren bidez.

Zein da espedientearen irekitze data?

Ikaslea maila horretan lehenengo aldiz matrikulatu zeneko data da.

Espedientean datu pertsonalak aldatzen baldin badira, matrikulan eta beste aplikazio batzuetan datu horiek aldatzen al dira?

Bai, ikaslearen datu pertsonalak komunak dira aplikazio guztietarako.

Zer egin dezaket ikasle bat agertzen ez bada?

Ikaslea agertzen ez bada matrikula-aplikazioara jo, ikaslea matrikulatuta dagoela egiaztatu eta matrikula “matrikulatua” egoeran aurkitzen dela ziurtatu.

Espedientea Espediente akademikoa

Sakatu jarraitzekoEspedientea