Atari honetan:

  • Ekainaren 4tik ekainaren 15 arte Lanbide Heziketako zikloak presentzialki ikasteko eskaera egin dezakezu.
  • Maiatzaren 21etik ekainaren 13rarte Arte Plastikoetako eta Diseinuko goi-mailako zikloak eta Goi-Mailako Arte irakaskuntzak diseinuan ikasteko eskaera egin dezakezu.
  • Kirolene ikastetxean eskeintzen diren Kirol Irakaskuntzetan matrikula egin dezakezu.
  • Maiatzaren 28tik ekainaren 08 rarte Lanbide Heziketako zikloak urrutiko modalitatean  ikasteko eskaera egin dezakezu.

Familien Gunea Hezkuntza Sailak ikasleen nahiz familien esku ipini duen plataforma bat da. Helburua: familien eta hauen seme-alabak ikasten ari diren ikastetxeen arteko komunikazio zuzen eta arina ahalbidetuko duen kanala sortzea. Tresna erabilgarri honi esker, familiek eskura izango dute, besteak beste, Hezkuntza Sailak duen informazio akademikoa edo ikastetxeen antolaketarekin zerikusia duen beste hainbat gai jakingarri.

Familien Guneak eskaintzen dituen funtzio guztiak erabiltzen hasi ahal izateko, ezinbesteko urratsa da izena ematea.