Eskola- mapa. Hezkuntzaren lurralde Antolakuntza

Eskola Mapa planifikaziorako oinarrizko eta funtsezko trenza da, eta hezkuntza-eskaintza osoak baliatzen du tresna

hori; alde batetik, lurralde jakin batekin loturik dago, eta bestetik, ezarritako hezkuntza-helburuak lortzearekin. Horrela bada, Eskola Maparen eginkizun nagusiak honako hauek direla esan dezakegu:

-Ikastetxeen azterketa eta antolamendu geografikoa, hezkuntza-zerbitzuen eskaintza osoa bermatze aldera.

-Hezkuntza-arloko zentro eta zerbitzuen sarearen egitura eta antolamendua definitzea, irizpide komun eta publikoetan oinarrituta.

-Hezkuntza-zerbitzuen antolamendua egokitzeko eta hobetzeko proposamenak egitea, betiere antolamendu hori hezkuntzarekin loturiko erabaki politikoak hartzeko lagungarri izanik, hezkuntzaren kalitatea gero eta hobea izan dadin, eten gabe.

Araudia

21/2009 DEKRETUA, otsailaren 3koa, Euskal Auto­nomia Erkidegoan unibertsitateaz besteko ikaste­txeen sarea antolatzeko eta planifikatzeko irizpideak ezartzen dituena. 

Informazio gehiago