Matrikula-ko Ohiko Galderak

Nola lortu dezaket eskabide-orria zuriz ateratzea?

-         Aplikazioaren goiko aldean, eskuinaldean, “i” bat ikusiko duzu, bertan aurkituko dituzu eskaera orriak zuriz inprimatzeko.

Eskaera inprimatzean tutorearen datuak ez dira agertzen.

-     Eskabidea betetzean egiten dugun lehenengo pausuan “ikaslea” desplegable bat ikusiko dugu eta bertan eskabidea sinatuko duen pertsona aukeratu beharko dugu. Aukeratu ostean gorde egingo dugu.

Nondik inprimatzen dira zerrendak?

-          Matrikula, zerrendatik.

Zerrendak ez dira irekitzen edo txarto irekitzen dira Excel-ean

-Ez dira irekitzen: fija zaitez pantailaren goikaldean ea segurtasun barra bat agertzen zaizun. Agertzen baldin bada bertan klik egin eta dokumentua lortzeko klikatu behar dugun aukeran klikatuko dugu.

- Irekitzen dira baina gaizki: Excel makroengatik izan daiteke. Excel berri bat irekiko dugu eta "herramientas--macro--seguridad" eta bertan “bajo” aukeratu. 

*2007 bertsioa badaukagu, office botoia klikatuko dugu, "opciones de Excel-- centro de confianza--configuración centro de confianza--configuración macros-- habilitar todas las macros".

*Office 2011: 2007ko bertsioan bezala makroak jarri eta "opciones--centro de confianza--vista previa", eta hor dauden 4 aukerak kendu.

Behin behineko eskabideen zerrenda sortzerako orduan akatsa: Inprimatu ahal izateko ikasturte guztiak esleituta izan behar dituzu.

-      Zerrenda atera ahal izateko, lehendabizi barematu behako duzu (matrikula-baremazioa). Ondoren esleipena egin behar duzu (matrikula-esleipena)

Nola ezabatzen dut eskaera bat?

-          Eskarea bilatuko dugu eskaera bilaketan, bilatu ondoren aukeratzen dugu eta ezabatu klikatzen dugu.

"Maila eta eskaintza mota" desplegableak zuriz agertzen dira.

-         -Nabigatzaileagatik izan daiteke, Explorer 8 edo Firefox 8 baino bertsio zaharragoa badaukazu arazoak izan ditzakezu.  (Zein bertsio daukazun jakin dezakezu Explorerren kasuan laguntza erlaitzan klikatzen eta Firefoxen “acerca de Firefox” erlaitzan.)

-Hurrengo kurtsorako eskaera sartzen ari zara eta, eskaera berria egin beharrean, matrikula berria egiten ari zara. 

-Matrikulatzeko epea itxita dago. Delegaritzara deitu behar duzu eta haiek esango dizute zer egin.  

-        -Ikasturte honetarako matrikula bat egin nahi duzu eta ahaztu egin zaizu ikasturtea aldatzea. Goiko aldean egutegi forma duen ikono bat dago urtea aldatzeko.

Ezin dut gorde derrigorrezko datuak falta direlako.

-          Aplikazioak berak puntu gorriekin markatuko digu zeintzuk diren derrigorrez sartu behar ditugun datuak.

Irakaslearen datuen pantailan "Identifikazioa eta balorea"ren ondoan harridura ikurra agertzen zait.

-          “Identifikazioa eta balorea”n NAN jartzekotan, espaniar nazionalitatea derrigorrez jarri behar da.

Ez dit uzten ataria jartzen.

-Ikaslearen datuak prekargatu badira: Bizileku lurraldea aldatu, gorderi eman, eta berriz editatu helbidearen datuak. 

-Beste modu batean egin daiteke: daukan helbidea ezabatu eta berriz hasi datuak betetzen, datuak betetzerakoan lokalitatea zuriz utzi eta kalea eta ataria datuak jarri. Lokalilatea automatikoki beteko da, ez bada automatikoki betetzen, eskuz bete derrigorrezko datua da eta.

Kale baten izena ez da ateratzen

-Izen ofiziala dela ziurtatu

Adibidez: Amezketa kalea: Los amezketa.

-Tildea edo laburdura badauka: Kalea bilatuko dugu hizki horren bukaeran eta hurrengo letra baino lehen.

Adibidez: Médico municipal Pedro Cortés (N baino lehen dago azken lekuan.)

                  Mª Victoria Uribe Laso (Museo kalearen ondoren).

Ez dut aurkitzen etorkizko ikastetxea edo bigarren edo hirugarren aukerako ikastetxea

- Sentitze-bilaketa egin behar dugu. Idazten hasiko gara eta aplikazioak berak aukerak emango dizkigu.

-Haurreskola pribatuak ez badira agertzen etorkizko ikastetxean eskolarizatu gabe jarriko dugu.

- Izen ofiziala dela ziurtatu. Tildea edo laburdura badu hizkiaren bukaeran agertuko daiteke.

Eskaera bat egitean, "kurtso" erlaitzan, ikastetxeen lehentasuna aukeratzean hizkuntza ereduetan akats bat agertzen zait.

Ikastetxeak zerrendan lehentasunaren arabera sartu behar dira. Ikastetxe bakoitzean hizkuntza ereduen lehentasuna sartuko duzu.

Adibide 1:

X Ikastetxea:

A:3  B:2  D:1

Y ikastetxea:

A:3  B:2  D:1

Ikaslearen lehentasuna X ikastetxea da, berdin zaio eredua. (Lehenengoa D, bigarrena B eta azkenik A). Bere bigarren aukera Y ikastetxea da.

2. adibidea

X Ikastetxea:

A:   B:   D:1

Y Ikastetxea:

A:   B:   D:1

Ikasleak D ereduan ikasi nahi du. Nahiago du X ikastetxean baina ezinezkoa bada bere bigarren aukera Y ikastetxea da.

 

 

Gutxienez familia-unitatearen kide bat egon behar da.

-          Baremazioan familiaren errenta kontutan hartzekotan, ikaslearen persona lotuetan, behintzat, familiako kide bati ogasun konputagarria jarri beharko diogu. Tutorearen laukitxoa markatu beharko dugu ere ikaslea adingabea baldin bada.