Moodle-eko Ohiko Galderak

Fitxategiak kurtsoak eta irakasle batzuen artean partekatu daitezke? Hau da, fitxategi bat kurtso ezberdinetan erabil daiteke?

 

 

Ezin dira kurtsoen artean fitxategiak partekatu, fitxategia aldi bakoitzean erreplikatu behar da.

 

Gure ikastetxearen erabiltzaileak batera igo nahi ditugu Moodle.era, CSV formatoko artxibo batekin. Center Code-a desegokia dela esaten dit behin eta berriz.

 

Erabiltzaileen igoera masiboarekin gertatzen dena, Excel.a ikastetxearen kodetik aurreko 0 zenbakia ezabatzen duela da, laukitxoaren formatoak 0-a ez baitu onartzen. Beraz, saiatzen ari zara erabiltzaileak xxxxx ikastetxe kodearekin igotzea, 0xxxxx beharrean. Errore hau zuzendu beharko da Excel fitxategitik, formatoa testua bezala zehaztuz (zutabea aukeratu, eskumaldeko botoia sakatu -> formatoa -> maila: testua)

Fitxategiak igotzerakoan, tamaina mugaren bat badago?

 

Gehienez 20 Mb-ko fitxategia igo daiteke.
 
Tamaina handiagoko fitxategiak igo behar baduzu, Hezkuntzako FTP-a erabili dezakezu. FTP honekin, edozein fitxategia edozein tamainarekin igo daitezke zure Moodle-eko zentrora, FTP-ra igotakoa Moodlera pasatzen den prozesu automatiko baten bitartez, egunean hiru aldiz.
Hezkuntzako FTP-rari sarbidea eskatzeko, email bidali beharko da plataformak@berritzeguneak.net helbidera eta zurekin harremanetan jarriko dira zelan konektatu beharko zaren FTP-ra esanez eta zein izango den erabiltzailea zure FTP-ko lekuan.

Nahi dudan edozein izen laburra jar diezaioket sortzen ari naizen kurtsoari?

 Arautegi zehatza dago zelan sortu kurtsoen izen laburrari buruz:
Izen laburra =  kurtso izenaren lehenengo 6 karaktereak + kategoria nagusiko lehenengo 6 karaktereak + gidoi baxua + zentroaren kodea
Honen arrazoia Intranetekin integrazioa funtzionatzeko da. Moodle-eri dagokionez, ez dago arazorik arautegia ez badugu betetzen, baina Intranet-etik Moodle-eko kurtsoetara sartu nahi bagara, arazoak agertuko dira (elkartasun puntua kurtsoaren izen laburra delako).