Erabilerako arauak

Ikasteako foroen helburua hezkuntza-komunitatea osatzen duten agenteei elkargune bat eskaintzea da, eztabaidatzeko, zalantzak kontsultatzeko edo informazioa eskatzeko.


Komunitate honetako kideei ondorengo proposamena luzatu nahi diegu: komentatu, iritzia eman eta partekatu edukiak zuen lagunekin.


Kide guztion arteko bizikidetza atsegina eta lagun girokoa izatea gustatuko litzaiguke. Hori dela eta, komunitate honetan parte hartzeko oinarrizko arauak zehaztu nahi ditugu, ondorengo zerrenda honetakoak:


1. Eguneroko bizitzan duzun portaera izan orrialde honetan ere. Ez iraindu inor.


2. Erabiltzaileen eskubideen aurkako mezurik ez dugu onartuko (komentario xenofoboak, homofoboak...), ezta terrorismoa goraipatzen dutenak ere. Halaber, guztion sentikortasuna mindu ahal duten edukirik ere ez dugu onartuko (sexualak, pronografikoak, indarkeriazkoak edo nazkagarriak izatekotan).


3. Erabiltzaile bakoitza orrian eman dituen iritzien arduradun bakarra da.


4. Spam-a, zarata edo publizitatea egiteko helburua duen mezurik, iragarkirik edo estekarik ez dugu onartuko orrialde honetan.


5. Ez argitaratu hesian informazio pertsonalik: telefono zenbakia, posta elektronikoa...


6. Errespetatu gainerako erabiltzaileen pribatutasuna eta ez argitaratu horien izenak euren baimena izan ezik.


Arau horien aurkako mezuak edo adierazpenak ezabatuko ditugu orrialdeko hesitik, Ikasteako komunitatea errespetatzeko.


Arauak xedapen legalak kontuan hartuta ezarri ditugu.

 

Eskerrik asko parte hartzeagatik.
Ikastea eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saila