Kalifikazio Eta Hutsegiteen Ohiko Galderak

Ikasleen hutsegiteak ezin ditut justifikatu

Ikasle bakoitzaren tutoreak bakarrik justifikatu ahal izango ditu hutsegiteak.

Tutorea izanez gero ezin badituzu justifikatu posiblea da irakasle moduan sartuta egotea taldean, 1engo pausura joan ( Taldeen aukeraketa) eta aukeratu taldea tutorizatuetatik.

Irakasleek faltak justifikatu nahi izatekotan Administrazioa-- Aplikazio aukeretan sakatu eta tik bat jarri beharko du irakasleak faltak justifikatzeko aukeran.

Ikasketa buruak kalifikazioak ikusi nahi ditu eta ezin du tutorea ez delako.

EED-an ikusi nahi dituen taldeen impartizio mailak jarri behar ditu eta karguan ikasketa burua jarri behar zaio. Tutore moduan jartzea ez da egokia zeren eta boletinetan tutore bezala agertuko litzateke.



 

Boletinean ez dira notak agertzen

Ebaluaketako guztizko kalifikazioan zenbaki osoak agertu behar dira bestela boletinean notarik ez da agertuko. Kalifikazio haztatuan zenbaki oso bat baldin badago ebaluaketako guztizko kalifikazioa ez da bete behar.

Talde bati notak jarri nahi dizkiogu eta ez dugu aurkitzen

Taldea EED-an egon behar da eta egun bat pasatu behar de kalifikazioak eta hutsegiteen aplikazioan agertzeko.

Ezin dut kontzeptu baten pisua gorde

Zenbakia bakarrik sartu behar da eta ez portzentaiaren simboloa.

Ondorengo akatsa agertzen da: "Ez da tutorizatutako talderik existitzen ___ ikasturtean "

EDDra jo eta tutorea den irakasleak tutore kargua duen eta dagokion taldean tutore moduan jarrita dagoen ikusi beharko da.

Ezin dut kontzeptu bat ezabatu.

Ikasle bat kalifikatzeko kontzeptu bat erabili baldin bada, hau da, kontzeptu bat kalifikatu baldin bada, ezin izango da hori ezabatu.

Ez dira talde bateko ikasleak agertzen.

Ikasleak ikusi ahal izateko Kalifikazio eta Hutsegiteen aplikazioan, hauek lehendabizi EDD-n taldeetan sartu behar ditugu. Lehenik eta behin talde ofizialetan sartuko ditugu eta gero inpartizio taldeetan sartuko ditugu baldin badaude.  

Dibertsifikazioko 1engo mailan ebaluaketa ofizialik ez da agertzen. (Berdina gertatzen da lehen hezkuntzako 1,3. Eta 5. Mailetan)

Kurtso hauetan ez daude ebaluaketa ofizialik.

Ez dira ebaluazio ez ofizialak agertzen.

Ebaluazio ez ofizialak ez dira berez agertzen gehitu egin behar dira. Aplikazioak bakarrik ebaluazio ofizialak ematen ditu.

Ezin dut kontzeptu bat gehitu.

Gehienez 6 kontzeptu gehitu daitezke mailaka zein ikasgaika.

Kalifikazioak eta hutsegiteak administratzailearentzako bideotutoriala Egutegia

Sakatu jarraitzekoKalifikazioak eta hutsegiteak administratzailearentzako bideotutoriala

Kalifikazioak eta hutsegiteak irakaslearentzako bideotutoriala Kalifikazioak

Sakatu jarraitzekoKalifikazioak eta hutsegiteak irakaslearentzako bideotutoriala

Kalifikazioak eta hutsegiteak zuzendariarentzako bideotutoriala Aktak eta diligentziak

Sakatu jarraitzekoKalifikazioak eta hutsegiteak zuzendariarentzako bideotutoriala