IKASTETXEENTZAKO PROIEKTUAK:

PROIEKTU INDIBIDUALAK:

  • Irale

    Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxeetan jarduten duten irakasleak euskalduntzeko, alfabetatzeko eta haien ahozko eta idatzizko gaitasuna finkatzeko programa da.

    Helburu hori hiru mailatan gauzatzen da:

    · Euskararen oinarrizko ezagutza bat, HE1, eskuratzea.

    · Euskara/euskaraz irakasteko irakasleak trebatzea.

    · EGAtik edo HE2tik gorako prestakuntza-modalitate osagarriak, irakasleen hizkuntz gaitasuna maila handikoa izan dadin.

    Informazio gehiago
  • Garatu plana

    GARATU 2011-12 Planak prestakuntza-jarduerak gauzatzeko instituzio-eskaintza biltzen du. Bera, batez ere, irakasle eta hezkuntza-langileei begira egin da.

    Eskaintza zabal eta anitza da: tailerrak, on-line ikastaroak, mintegiak, eta abar, aurretiko prestakuntza-planen ebaluazioaren ondorioz sortuak. Horretaz gainera, irakasleen etengabeko prestakuntzaren esparruko eragile eta aritu askok hartu dute parte.

    Ulertzen dugu ezen irakasle-lanbidea indartzeko garatu behar direla beren lanbide-konpetentziak, lehen prestakuntzatik hasi eta bizi osoko prestakuntza etengaberaino.

    Eskaintza honek erantzuna eman nahi die hezkuntza sisteman parte hartzen duten kolektiboen prestakuntza-beharrei, baita ikastetxeetako berrikuntza eta esperimentazio programa eta proiektuei ekin izanaren ondorioz sortutako behar berriei ere: hala nola Eskola 2.0, Hezkuntza Marko Hirueleduna, Zientzia-hezkuntza, ikasleen aniztasunari arreta ematea, Eskola lidergoa, Curriculum garapen eta ebaluazio diagnostikotik sortutako hobekuntza planak, batzuk soilik azpimarratzearren.

    Araudia:

    AGINDUA 2011KO APIRILAREN 19KOA. IRAKASLEAK PRESTATU ETA HOBETZEKO JARDUEREN ERAKUNDE-ESKAINTZA.

    Informazio gehiago