SAILA:

  • Berritzegunea

    Zonalde mailako laguntza-zerbitzuak dira, irakasleei prestakuntza emateko eta unibertsitateaz kanpoko ikastetxeetan hezkuntza berriztatu eta hobetzeko.

    Berritzeguneko informazio gehiago

  • Hezkuntza Ikuskaritza

    Hezkuntzari buruzko legeria betetzearen arduraduna da eta kalitateko hezkuntza-sistema bat lortzen laguntzen du, ikastetxeak, haien pertsonala eta emaitzak ebaluatuz. Halaber, hezkuntza-erkidegoko sektore desberdinen eskubideak bermatzen ditu.

    Hezkuntza ikuskaritza
  • Irale

    Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxeetan jarduten duten irakasleak euskalduntzeko, alfabetatzeko eta haien ahozko eta idatzizko gaitasuna finkatzeko programa da.

    Helburu hori hiru mailatan gauzatzen da:

    · Euskararen oinarrizko ezagutza bat, HE1, eskuratzea.

    · Euskara/euskaraz irakasteko irakasleak trebatzea.

    · EGAtik edo HE2tik gorako prestakuntza-modalitate osagarriak, irakasleen hizkuntz gaitasuna maila handikoa izan dadin.

    Irale
  • Itsuen Baliabideetarako Zentrua (IBZ)

    Ikusteko ezgaitasunak dituzten ikasleak hezkuntzan sartzeko baliabidetegiak Hezkuntza Sailaren menpe daude eta haien funtsezko eginkizunak, besteak beste, hauek dira: irakasleei eta hezkuntza-erkidegoari laguntza ematea, ikasle itsuei edo ikusteko ezgaitasunak dituzten ikasleei laguntza ematea eta familiei aholkularitza ematea.

    Itsuen Baliabideetarako Zentrua (IBZ)
  • Etxeko irakaskuntza eta ospitaleko ikasgelak

    Etxeko irakaskuntza etxean ematen den zerbitzu ibiltari bat da, denbora luzez gaixo dauden haurren hezkuntza-premiei arreta emateko asmoz.

    Ospitaleko ikasgelek zerbitzu pedagogiko bat, Hezkuntza Saileko irakasleek beren gain hartzen dutena, eskaintzen diete ospitaleratuta dauden haurrei.

    Etxeko irakaskuntza eta ospitaleko ikasgelak
  • Eskola Bakegune

    Bakegunea bakearen gunea da: fisikoa eta birtuala. Gune honetan, elkarrekin bizitzeko behar ditugun baloreak eta dohainak nabarmenduko ditugu. Tolerantzia, hiritartasuna, enpatia, bakea, libertatea, begirunea eta antzeko bertute hiritarraz arituko da bakegune hau.

    Ez gara mundua eta mundutarrak era bakarrean ikuskatzearen aldeko. Maite dugu diferentzia eta hargatik egingo diegu leku jatorri desberdineko ekarpenei. Bakegune honen kudeaketan, esku ezberdinek hartuko dute parte eta aurrez nahi ditugu eskertu.

    Eskola Bakegune
  • ISEI-IVEI

    Unibertsitateaz kanpoko Hezkuntza-Ebaluazio eta Ikerketarako Euskal Institutuak (IVEI) hezkuntza-sistemaren ebaluazio orokorra du helburu nagusia, hobekuntza-prozesuak etengabe sustatzeko asmoz.

    ISEI-IVEI
  • IVAC-KEI

    Kalifikazioen eta Lanbide Heziketaren Euskal Institutua (IVAC) lan-munduan eskatutako titulazio profesionalak ezagutu eta erabiltzeaz arduratzen da. Halaber, kalitateko titulazio profesional bat bilatzen du eta, horretarako, ikerketak egiten ditu eta irakatsi eta ikasteko prozesuetan hobekuntza praktikoei buruzko informazioa ematen die irakasleei.

    IVAC-KEI
  • Ingurugela CEIDA

    Irakasleei eta unibertsitateaz kanpoko hezkuntza-sisteman ingurugiro-hezkuntzaren planak eta programak koordinatzen dituzten ikastegiei laguntza emateko zentroak dira.

    Haien lana zeharkako metodologiaren eta garapen iraunkorra lortzeko helburuaren barruan sartzen da.

    Ingurugela CEIDA
  • Ikerbasque (Zientziarako Euskal Fundazioa)

    Zientziarako Euskal Fundazioa da eta ikerketa zientifikoa garatzeko prozesuan, talentu ikertzaileak erakarriz, laguntza ematea du helburu nagusia. Bikaintasunaren aldeko konpromisoa duten oinarrizko ikerketa-zentroak sortu nahi ditu, erkidego zientifikoarekin lankidetzan.

    Ikerbasque (Zientziarako Euskal Fundazioa)
  • TKNIKA (EAEko lanbide heziketarako berrikuntza zentroa)

    Zentro honetan Berrikuntza Euskal Autonomia Erkidegoko Lanbide Heziketaren ardatza da. Ingurune eta ikaskuntza-prozesuen aldeko urratsak eman nahi ditu. Erreferentzia bat izan nahi du Europan, Lanbide Heziketako ikastegien bidez enpresen sareari ezagutzak transferitzeko praktika aurreratuak aplikatzeko orduan.

    TKNIKA (EAEko lanbide heziketarako berrikuntza zentroa)
  • ACEX

    Eskolaz kanpoko ekintzak hezkuntza-zentroetan.

    ACEX

  • Helduen Hezkuntza

    Helduen Hezkuntza etengabeko hezkuntzari dagokio eta, bere eskaintzaren bidez, helduen oinarrizko ikasbidearen behar nagusiei erantzun nahi die. Helduen Hezkuntzako zentroak hezkuntza sarearen baitan daude eta, besteak beste, ondorengo prestakuntza eskaintzen dute bertan: oinarrizko hezkuntza, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (DBH), kultura orokorra, irakurketa, idazkera eta kalkulua, gaztelaniaz hitz egiten ez duten atzerritarrentzako ikastaroak eta unibertsitatera sarrera 25 urtetik gorakoentzat.

    Helduen Hezkuntza
  • EIMA

    EIMA programaren helburua honako hau da: irakasmaila ez unibertsitarioetan erabiltzekoak diren euskarazko ikasmaterial curricularren sorkuntza, produkzioa eta zabalkundea sustatzea eta, aldi berean, ikasmaterial horien egokitasuna eta kalitatea, teknikari eta hizkuntzari dagokienez, bermatzea.

    Aurreko hori lortze aldera, urtero-urtero honako deialdi hauek argitaratzen dira:

    · EIMA 1: Inprimatutako ikasmaterial curricularren ediziorako laguntzak.

    · EIMA 2.0: Ikasmaterial curricular digitalen ediziorako laguntzak.

    · EIMA 4: Ikasmaterial curricularren sorkuntzarako edo egokitzapenerako laguntzak.

    Era berean, EIMA programak honako hauek eskaintzen dizkie hezkuntza-elkarteari eta argitaletxeei:

    · Euskaraz idatzita egonik, gaur eta hemen diren euskarazko ikasmaterial curricularren katalogoa (15.000 erreferentzia inguru).

    · Estilo-liburua (7 liburuki).

    · EIMAnet

    EIM

IKASTETXEA:

  • Ordezkaritza-organo Gorena - Eskola - kontseilua

    Eskola-erkidegoko kide guztiek ikastetxeen gobernuan parte hartzeko organoa da. Eskola-bizitzari eragiten dioten funtsezko erabakiak hartu behar ditu eta ikastetxearen funtzionamenduaren, duen autonomiaren esparruan, azken arduraduna da.

    Araudia:

    EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO UNIBERTSITATEAZ KANPOKO IKASTETXE PUBLIKOETAN OOG AUKERATU ETA BERRITZEKO PROZESUA ARAUTZEN DUTEN DEKRETUAK.

    258/1996 DEKRETUA, 1996ko azaroaren 12koa. (EHAA -1996-11-15)

    11/2007 DEKRETUA, urtarrilaren 30ekoa. (EHAA -2007-02-05)

    IEskola
  • Irakasleen klaustroa

    Ikastetxe bateko irakasle guztiek osatzen dute. Ordezkaritza Organo Gorenak geroago onartuko dituen curriculum-proiektua, hezkuntza-proiektua eta irakaskuntza-jardueren plana egiten ditu. Haiek betetzea zeta ikastetxearen hezkuntza- eta prestakuntza-ekimen guztiak sustatzeaz arduratzen da.

  • Zuzendaritza taldea

    Funtsean zuzendariak, ikasketa-buruak eta idazkariak osatzen dute. Ordezkaritza Organo Gorenak emandako argibideen arabera jokatzen du eta ikastetxearen kudeaketa orokorraz eta funtzionamenduaz arduratzen dira, irakaskuntza-jardueraz batez ere.

    Araudia:

    ZUZENDARIAK AUKERATZEARI ETA KIDE BAKARREKO BESTE ORGANO BATZUK KARGUGABETZEARI BURUZKO DEKRETUA ETA EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOIKO UNIBERTSITATEAZ KANPOKO IKASTETXE PUBLIKOETAN SELEKZIONATZEKO MEREZIMENDUEN LEHIAKETARAKO AGINDUA

    AGINDUA, 2009ko azaroaren 27koa. (EHAA 2009-11-27)

    Zuzendaritza taldea
  • Ziklo/etapa- taldeak

    Hezkuntza-ziklo edo etapa bereko irakasleak biltzen dituzten lan-taldeak dira Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeetan. Irakasle horien koordinazioa eta lan pedagogikoa hobetzea dute helburu.

  • Irakasle aholkularia

    Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeetan aholkulariak aholkularitza eta laguntza ematen dizkie tutoreei eta irakasle-taldeari, ikasleen aniztasunari eta hezkuntza-premia bereziei eman beharreko erantzunean. Halaber, aholkularitza ematen du tutoretza-plana egin eta gauzatzeko prozesuan.

  • Departamentu didaktikoak

    Arlo desberdinetako irakaskuntzak antolatzeaz eta garatzeaz arduratzen diren departamentuak dira Bigarren Hezkuntzako ikastetxeetan. Departamentu buru baten zuzendaritzapean, arlo bera ematen duten irakasleen arteko koordinazioa segurtatzea dute helburu.

  • Orientatzailea

    Orientabide departamentuko arduraduna da. Hezkuntza-prozesuari eragiten dioten erabakiak hartzeko eta ikasleei orientabidea emateko prozesuan parte hartzea, aholkularitza ematea eta, gainontzeko irakasleekin batera, lan egitea dira haren funtsezko eginkizunak.

  • Orientabide departamentua

    Orientabidea hezkuntza-jarduera osoan integratuta dago eta irakaskuntza-funtzioaren atala da. Departamentu hau Bigarren Hezkuntzako ikastetxeek izaten dutena da eta irakasle desberdinek, orientatzaileak besteak beste, integratzen dute. Haren lana tutoretza-jardueraren plan batean gauzatuko da eta plan horrek ikasleei hezkuntza eta orientabidea emateko lana, besteak beste, agertzen du.

 


  • Euskadiko Eskola Kontseilua

    Hezkuntza-erkidegoak parte hartzeko organo gorena da. Hezkuntzari buruz zerbait esateko duten kolektibo guztiek eta administrazio desberdinek dute organo horretan ordezkaritza. Legeak haren osaketa eta eginkizunak finkatzen ditu eta haren funtzioak, besteak beste, hauek dira: irakaskuntza erregulatzen duten arauak baino lehen irizpenak eman eta irakaskuntzaren egoerari buruzko txostenak ematea.

    Euskadiko Eskola Kontseilua

 

 

 

Hezkuntza Sistemaren Organigrama

Hezkuntza Sistemaren Organigrama

Gaitasunak

Gaitasunak   Edukia ikusi

Gaitasuna eskaera konplexuei erantzuteko eta zenbait zeregin behar bezala gauzatzeko ahalmena da.