Eskola Garraioaren Ohiko Galderak

Eskola-garraioaren aplikazioa ez zait agertzen.

Zure erabiltzaileari eskola-garraioan sartzeko baimena falta zaio. Dei ezazu
ordezkaritzan daukazun eskola-garraioaren kontaktura aipaturiko baimena
eskatzeko.

Nola zuzendu ditzaket ikasle baten datu pertsonalak edo helbide bat zuzenak ez badira?

Datu hauek matrikulatik datoz, beraz, aldatu nahi badituzue, kudeaketa akademiko aplikazioan: Aurrematrikula/Matrikulan editatu.

Irten beharko zen ibilbidea ez zait irteten.

Dei ezazu ordezkaritzan daukazun eskola-garraioaren kontaktura, hark balioetsiko du hura sartzea beharrezkoa den eta modua.

Ikasle-bilatzaileak ez dit aurkitzen bilatzen dudan ikaslea.

Bilaketa-irizpideak mugatzea komenigarria da, zenbat eta irizpide gutxiago orduan eta bilaketa zabalagoa, eta zenbat eta irizpide gehiago orduan eta bilaketa zehatzagoa, azken honek gehiegi murriztu dezake bilaketa, letraren bat gaizki sartzen bada eta abarreko kasuetan.
Oraindik ere agertu barik jarraitzen badu berrikusi matrikula eta aurrematrikula, aplikazio horretatik hartzen baititu datuak.

Menuak ez dira ondo ikusten.

Cookie-ak garbitu: horretarako sakatu aldi berean hurrengoa:
Kontrol+maiuskula( goialde bertan aurkitzen den tekla. Ez maiuskula
blokeatzailea)+ Suprimir.

Eskola-garraioan klikatzerakoan ez da aplikazioan sartzen.

Lehenengo eta behin gomendagarria da Mozilla nabigatzailearekin sartzea,
ahalik eta bertsio eguneratuenarekin. Aipaturiko nabigatzailea ez badaukazue:
Hurrengo URL-tik jaitsi dezakezue instalatzeko:
http://www.mozilla.org/es-ES/download/?product=firefox-20.0&os=win&lang=es-ES
Ziurtatu ere bai pop-up elementuen blokeatzailea aktibatuta ez izatea:
A) Mozilla: Tresnak/aukerak/edukina.
B) Internet Explorer: Tresnak/ Internet aukerak/ pribatutasuna

Ibilbidea ezabatu.

Dei ezazu ordezkaritzan daukazun eskola-garraioaren kontaktura, zuzen ez dagoen ibilbidea ezaba diezazula, azpi-menuan deuseztatu sakatuz.

Nire zentroa geldialdi bezala sartu behar dut?

Zentroa ez da sartu behar geldialdi bezala. Ibilbidea sortzerakoan aplikazioak berez ematen dizu.

Ikaslearen inguru-atala ezin dut editatu.

Inguru-atala, ikasle bakoitzaren barruan, ezin duzue editatu eskola-garraio aplikazioaren barruan.
“ Inguru” irizpea betetzen baldin badu, baina aplikazioan “ inguruan”, “ez” jartzen baldin badu, salbuespen laukia hautatu beharko dugu, ikaslea bidaltzen usteko. Ondoren ordezkaritzak atal hori editatuko du.
Gomendagarria izango litzateke oharren bat gehitzea .

Ibilbidean ezin ditut egunak hautatu.

Egun-taula editagarri moduan jartzeko birritan klik egin HPB lag. laukian, eta gero egunak hautatu. Gordetzeko: enter sakatu. Eta garbitu nahi baduzu: escape-.

Eskola Garraioa Ikasleak eta geralekuak

Sakatu jarraitzekoEskola Garraioa