1. NI ETA NIRE TALDEA

Ikastetxeko eta gelako elkarbizitzaren kudeaketan funtsezko puntua da talde-kohesioa lortzea, hau da, elkar ezagutzea, sentimenduak eta emozioak identifikatzea norberarengan eta besteengan, besteak ulertzea eta bestearen lekuan jartzeko gai izatea.

Ikasleek elkarrekin lan egin ahal izan dezaten eta gustura egon daitezen, beharrezkoa da elkar ezagutzea eta gela kohesionatuta egotea, azken batean gelan giro ona egotea.

Bide horretatik doazen hainbat dinamika proposatuko ditugu konpetentzien garapenerako garrantzitsuak diren eremuetan banatuak (nork bere buruarekin bat egin, jakin, ahal izan, nahi izan eta ekin egiteko).

Beharrezkoa da eremu guztietatik gutxienez bat egitea (zenbat eta gehiago egin, hobeto).

Askotariko dinamikak planteatzen dira jarritako helburuak lortzeko. Bertan agertzen diren ebaluaziorako lorpen-adierazleetan oinarrituta, eta hirugarren eremuan azkenengo jardueren ostean, ikasleak bere burua ebaluatzeko tresna eskaintzen da, BAT karpeta pertsonalean sartzeko

Helburuak

  • Ikasleen arteko elkar-ezagutza handiagotzea.
  • Elkarren arteko harremanak hobetzea.
  • Ongizate pertsonala eta taldekoa garatzea.
  • Adostasunez jarritako gelako arauak lantzeko baliabideak sortzea.
  • Ikasleak taldekide sentitzea.
  • Gelan giro ona izateko konpromisoa izatea.

Ebaluazio irizpideak

  • Sintonia
  • Irizpide kritikoa
  • Partaidetza aktiboa
  • Konpromisoa
  • Lankidetzarako
  • Berdintasuna

Ebaluazio adierazleak

  • Identifikatzen du gaizki sentiarazten duen portaeraren bat.
  • Identifikatzen du ondo sentiarazten duen portaeraren bat.
  • Badaki neskek zein mutilek zer behar duten ondo sentitzeko.
  • Parte hartu du gelako giroa hobetzeko arauak zehatzen.
  • Bere burua lasaitzea lortzen du.
  • Gelan giro ona izateko konpromisoa sinatu du.
  • Identifikatzen ditu oinarrizko emozioak.