1. Sintonia-unea

 1. Arnasaren bidez, nire gorputzarekin BAT

Egunerokotasunean gauzak egiten ditugu kontuan hartu gabe nola gauden, zer sentitzen ari garen, zein nolako pentsamenduak ditugun momentu horietan  eta horiek baldintzatzen, bideratzen dituzte gure portaerak eta erabakiak.

Komenigarria da gelditzeko tarteak hartzea, horretaz kontzientzia hartzeko, ahal dugun neurrian, gure eta taldekoen ongi izatearen aldeko portaerak izan ditzagun. Horretarako entrenatzea da klabea!

 

HELBURUA

  • Arnasaren bidez, nork bere emozioekin, pentsamenduekin eta gorputzarekin konektatzea

GARAPENA

Erlaxatzeko leku lasai bat behar da, inork molestatuko ez duen leku bat; saiatuko behar da ixilik egoten. Postura ezberdinak erabili daitezke erlaxatzeko. Gelan, eserita egingo da, bizkarra tente, besoak iztarren gainean eta begiak itxita. Erlaxatzeko ezinbestekoa da arnasketa sakon eta lasaia mantentzea. Erlaxatzerakoan burua ere lasaitu behar da. Saiatuko dira buruko pentsamenduak blokeatu gabe, lasai eta modu libre batean uzten. Erlaxazio saioa amaitzerakoan, arnasa sakon hartu, begiak ireki, besoak eta hankak poliki mugitu gorputza luzatu eta bortizkeriarik gabe pixkanaka altxatuko dute.

Audio hau izango da gidaria

Isiltasunaren minutu magikoak.mp3

DENBORA

Audioak 13 minutukoa da. Komeni da lehenengo aldian osoa egitea. Gero, jarduera bakoitza hasi baino lehen egitea komeni garria da, baina orduan, 5:24/7:45 tartea jartzearekin nahikoa izan daiteke

SINTONIA UNEA