4. GURE ARTEAN ONDO KONPONTZEN!

Ikasleak zoriontsuak izan daitezen, funtsezkoa da harreman osasuntsuak eta jarrera positiboa izatea. Harreman onak dira, hain zuzen, nork bere buruarekin eta gainerakoekin errespetuan, askatasunean eta elkartasunean oinarritutakoak. Tratu onak izatea eta zaintzaren kultura hau da: nork bere eta gainerakoen beharrei erreparatzea, eta behar horiek asebetetzeko ahaleginak egitea. Ahalegin horien artean, entzutea, lankidetzan jardutea, laguntza ematea eta eskatzea daude.

Bestalde, bide horretan jarrera positiboa oso lagungarria da. Pentsamendu baikorrak modu eraikitzailean laguntzen du, sormena erabiliz egoerei aurre egiteko garaian.

Bide horretatik doazen hainbat dinamika proposatzen dira konpetentzien garapenerako garrantzitsuak diren eremuetan banatuak (nork bere buruarekin bat egin, jakin, ahal izan, nahi izan eta ekiteko).

Beharrezkoa da eremu guztietatik gutxienez bat egitea (zenbat eta gehiago egin, hobeto).

Askotariko dinamikak planteatzen dira jarritako helburuak lortzeko. Bertan agertzen diren ebaluaziorako lorpen-adierazleetan oinarrituta, eta hirugarren eremuan azkenengo jardueren ostean, ikasleak bere burua ebaluatzeko tresna eskaintzen da, BAT karpeta pertsonalean sartzeko

Helburuak

  • Elkarrekin ondo konpontzeko komunikazioak duen garrantziaz ohartzea.
  • Entzute aktiboko aztura garatzea.
  • Gure harremanetan jarrera diskriminatzaileak identifikatzea.
  • Ikasleen pentsamendu kritikoa sustatzea estereotipoak gainditzeko.
  • Gatazkak bideratzeko bideetan trebatzea.
  • Eguneroko harremanetan tratu onak aukeratzea.
  • Ikasleen arrazoibideetan irizpide etikoak erabiltzea.

Ebaluazio irizpideak

  • Irizpide kritikoa
  • Elkartasuna
  • Berdintasuna
  • Lankidetza
  • Konpromiso
  • Komunikazio enpatikoa
  • Sintonia

Ebualiazio adierazleak

  • Tratu onak eta txarrak bereizten ditu.
  • Laguntza behar duen pertsonekiko elkartasuna adierazten du.
  • Badaki entzuten.
  • Ikaskideen behar ezberdinak antzematen ditu.
  • Arazoen aurrean jarrera positiboa adierazten du.
  • Gelan lankidetza izateko konpromisoarekin BAT egiten du.
  • Talde-lanetan ekarpenak egiten ditu.
  • Harremanak onak izan daitezen ahaleginak egiten ditu.
  • Argudiatzerakoan bereak direnak zein gainontzekoen interes eta behar ezberdinak kontuan izaten ditu.
  • Oinarrizko balio etikoak defendatzen ditu.