Ikastetxeko giro onarekin BAT

1. Karta sorta

Talde bat eraikitzean denon artean lortutako akordioak errespetatzeak ahaldundu egiten du taldea. Hori berma daiteke lankidetzan oinarritutako konpromisoari helduz gero. Horretarako, —guztien jokabideen jarraipenean denok parte har dezaten—, baliabide egokiak sortu behar dira.

Baliabide horiek era sistematikoan erabiliko dira eta lagungarriak izango dira adostutako jokabideak ohitura bihur daitezen. Kasu honetan, karta sorta erabiliko da.


Jarduera hau egin baino lehen, komeni da  ariketa egitea, gelan giro lasaia egon dadin eta ikasleek horrelako ariketak egiteko ohitura har dezaten.
 

HELBURUAK

  • Gelako arauak islatuko dituen 12 kartako sorta bat sortzea.
  • Parte-hartze aktiboa izatea.
  • Nork bere burua ebaluatzea.

GARAPENA

Aurretik  egindako jardueran ateratako errespetuarekiko arauak erabiliko dira karta sorta bat sortzeko. Irakasleak aukeratuko ditu errespetu-eremu bakoitzetik hiru arau.

Ikasleak binaka jarriko dira eta irakasleak 12na arau edo jokabide banatuko dizkiei bikoteei; bikote bakoitzak egokitu zaizkionekin kartak sortuko ditu. Kartaren alde batean BAT logoa eta errespetu-eremua azalduko da eta bestean hori lortzeko jokabidea edo araua.

Ez da komeni arau gehiegi izatea .

Astero karta bat aukeratuko du irakasleak eta gelak konpromisoa hartuko du aukeratutakoa errespetatzeko.
Karta sorta baliabide irekia izango da. Ikusten bada behin baino gehiagotan ematen dela errespetu faltaren bat eta horretarako kartarik ez dagoela, jarrera desegoki hori izaten ari den ikasleak sortuko du jokabide hori zuzentzeko karta.

“Ni eta nire taldea” blokea bukatzeko, irakasleak ikasleei gogoraraziko dizkie egindako jardueren helburuak: ikaskideak hobeto ezagutzea eta denon artean giro ona izaten ahaleginak egitea.

Arbelean, denon artean, esaldi hau osatuko dute:

Irakasleak argazkia aterako dio eta gelako BAT panelean itsatsiko du.

DENBORA

Saio bat

BALIABIDEAK

  • Eranskina: “Karta”

  •  jardueran egindako errespetuari buruzko 12 arauak

KARTAK.DOCX

KARTA SORTA

2. Nire BAT egunkaria

Talde bat eraikitzean denon artean izandako akordioak errespetatzeak ahaldundu egiten du taldea. Hori berma daiteke lankidetzan oinarritutako konpromisoari helduz gero.

Horretarako, —guztien jokabideen jarraipenean denok parte har dezaten—, baliabide egokiak sortu behar dira.

Baliabide horiek era sistematikoan erabiliko dira eta lagungarriak izango dira adostutako jokabideak ohitura bihur daitezen. Kasu honetan, norberaren BAT egunkaria erabiliko da.

 

Jarduera hau egin baino lehen, komeni da  ariketa egitea, gelan giro lasaia egon dadin eta ikasleek horrelako ariketak egiteko ohitura har dezaten.

HELBURUA

  • Ikasle guztiek BAT egunkaria izatea, nork bere jokabideen jarraipena egiteko.

  • Parte-hartze aktiboa izatea.

GARAPENA

Ikasle bakoitzak koaderno bat ekarriko du eta azalak margotuko ditu. Marrazketa libre izango da, baina baldintza bakarra izango du: marrazkian BAT logoa sartzea. Jarduera hau egiteko, ordenagailuak erabil ditzakete, nahi izanez gero bertatik ideiak hartzeko.

Aurreko  eskubideak eta betebeharrak jardueran egindako errespetuari buruzko 12 arauen kopia emango zaie ikasleei, koadernoaren lehen orrian itsatsita izan ditzaten. Astelehenero lehenengo orduan eta ostiralean azken orduan, 5 minutu emango zaizkie arauak irakurtzeko eta koadernoan idazteko horien inguruan pentsatu, sentitu, egin, ikusi dutena.

Gogoratuko zaie koadernoa erabat pertsonala dela eta inork ez duela beste inorena irakurtzeko eskubiderik, jabearen baimenik ez badu.

Irakasleak ikasleei gogoraraziko dizkie “Ni eta nire taldea” blokeko jardueren helburuak: ikaskideak hobeto ezagutzea eta denon artean giro ona izateko ahaleginak egitea.

Arbelean, denon artean, esaldi hau osatuko dute:

Irakasleak argazkia aterako dio eta gelako BAT panelean itsatsiko du, beste geletan egindakoekin batera.

DENBORA

Saio bat

BALIABIDEAK

  • Margoak edota ordenagailua

  • Koaderno bana

  Eskubideak eta betebeharrak jardueran egindako errespetuari buruzko 12 arauak

NIRE BAT EGUNKARIA

3. Gelako BAT koadernoa

Talde bat eraikitzean denon artean izandako akordioak errespetatzeak ahaldundu egiten du taldea. Hori berma daiteke lankidetzan oinarritutako konpromisoari helduz gero.

Horretarako, —guztien jokabideen jarraipenean denok parte har dezaten—, baliabide egokiak sortu behar dira.

Baliabide horiek era sistematikoan erabiliko dira eta lagungarriak izango dira adostutako jokabideak ohitura bihur daitezen. Kasu honetan, gelako BAT koadernoa erabiliko da.

 

Jarduera hau egin baino lehen, komeni da  ariketa egitea, gelan giro lasaia egon dadin eta ikasleek horrelako ariketak egiteko ohitura har dezaten.

HELBURUA

  • Ikasgelan BAT egunkaria izatea, gelako giroaren jarraipena egiteko.

  • Parte-hartze aktiboa izatea.

GARAPENA

Denon artean adostutako 12 arauak errespetatzeko eta horiek ohitura bihurtzeko, garrantzitsua da aldiro horretaz hausnarketa egitea. Gelan denon artean apaindutako BAT koadernoa izango dute, eta gelako jokabideen jarraipena egiteko erabiliko da.

Irakasleak koaderno bat ekarriko du eta, azalak apaintzeko, binaka jarriko dira. Marrazketa librea izango da, baina baldintza bakarra izango da: marrazkian BAT logoa sartzea. Jarduera hau egiteko, ordenagailuak erabil ditzakete, nahi izanez gero bertatik ideiak hartzeko.

Internetetik baimenduak diren gauzak erabiltzeko ohitura har dezaten, horiek lortzeko helbideak emango dizkiegu. Ondoren, launaka, bi marrazkiak erabiliz irudi bakarra osatuko dute, eskuz edo ordenagailuz. Erabakitzeko taldeetan egindako irudien artean zein izango diren koadernoen azalak apainduko dituzten bi irudiak, lehiaketa bat egingo da eta, aukeratzeko, bozketa.Irudi bakoitzak zenbaki bat izango du eta bi irizpide erabiliko dira irudiak baloratzeko: originaltasuna eta elkartasun-adierazgarritasuna. Bi irizpide horiek kontuan izanik, ikasleek bere botoa emango dute, “Botoa” eranskina erabiliz, eta horretarako prestatutako kutxa batean sartuko dute. Ikasle batek botoak irakurriko ditu eta beste batek emaitzak arbelean idatziko ditu, denon aurrean.

Irakasleak blokeetako saio guztien bukaerako balorazioan egindako ekarpenak irakurri eta laburpena idatziko du koadernoan. Beharrezkoa ikusten duenean, denen aurrean irakurriko ditu.

Irakasleak ikasleei gogoraraziko dizkie egindako “Ni eta nire taldea” blokeko jardueren helburuak: ikaskideak hobeto ezagutzea eta denon artean giro ona izaten ahaleginak egitea.

Arbelean, denon artean, esaldi hau osatuko dute:

Irakasleak argazkia aterako dio eta gelako BAT panelean itsatsiko du, beste geletan ateratakoekin batera.

DENBORA

Saio bat

BALIABIDEAK

  • Koaderno bat

  • Margoak edota ordenagailua

  •  Eskubideak eta betebeharrak jardueran egindako errespetuari buruzko 12 arauen kopia

  • Eranskina: “Botoa”

  • Kutxa bat

  • Baimendutako irudiak lortzeko helbideak: https://openclipart.org/

BOTOAK.DOCX

GELAKO BAT KOADERNOA