BAT KANPAINA: INGURUNE SEGURURAKO KONPROMISOA

Hauek izan dira orain arte landutako blokeak:

  • Ni eta nire taldea

  • Gure arteko harremanak

  • Eta harremanak onak ez direnean?

  • Gure artean ondo konpontzen!

Bloke horietan hainbat jarduera proposatu dizkizuegu: batzuk, ikasleen arteko harremanak hobetzeko eta gatazken eraldaketa positiboan trebatzeko helburuarekin; beste batzuk, aldiz, tratu txarren aurrean taldeko irizpide komunak adosteko eta eskola-jazarpenari aurre egiteko helburuarekin.

Bloke honetan planteatzen duguna da ikastetxeko komunitatearen aurrean jazarpenaren kontrako eta tratu onen aldeko konpromisoa plazaratzea.

Horretarako ikasleek BAT egingo dugu kanpaina diseinatu beharko dute eskolako kide guztiak jazarpenaren kontrako borrokan ;eta tratu onetan inplikatzeko.

Beraz, bloke honetan ataza bakarra proposatzen dugu, baina ikastetxeko komunitate osoa inplikatzen duena: irakasle, ikasle, familiak, irakasleak ez diren bestelako langileak eta auzokideak ere, nahi izanez gero.

Gela bakoitzak BAT egingo dugu kanpaina osatzeko bere ekarpena egingo du. Geletan erabakitzen dena koordinatzeko ikasleen batzorde bat osatzea funtsezkoa da. Batzorde horrek kanpainaren azken balorazioa ere egingo du

Helburuak

  • Lankidetan aritzeko oinarriak ezagutzea.
  • Tratu onen aldeko konpromisoa adieraztea.
  • Jazarpenaren kontrako eta tratu onen aldeko konpromiso publikoa agertzea.
  • Ikastetxeko BAT Kanpaina antolatzea eta martxan jartzea, ikas komunitatearen pertsona guztion konpromisoa lortzeko.

Jarduerak

Ebaluazio irizpideak

  • Irizpide kritikoa
  • Elkartasuna
  • Berdintasuna
  • Lankidetza
  • Konpromisoa
  • Komunikazio enpatikoa

Ebaluazio adierazleak

  • Taldearen proposamena denon artean adosten badaki.
  • Ikaskideen ideiak ezagutu eta errespetatu ditu.
  • Taldearen proposamena ondo bideratzen laguntzen du.
  • Tratu onen aldeko konpromisoa adierazten du.
  • Tratu txarren aurkako konpromisoa adierazten du.
  • Taldekide guztien parte-hartzea ahalbidetzen du.
  • Ikastetxeko ekintzetan parte hartzen du.
  • Lan-taldean ardurak hartu ditu.
  • Hartutako akordioak errespetatu ditu.
  • Taldean ekarpenak egin ditu.
  • Taldeak markatutako epeak bete ditu.