Sarrera

Eskola-jazarpenaren gaia ikertu duten lanen ondorioetako bat honako hau da: eskola-jazarpena saihesteko modurik onena prebenitzea da. Eskola-jazarpena fenomeno konplexua da eta alderdi asko eta askotarikoak ditu, da eta gure artean ez agertzeko —edo agertzekotan era egokian esku-hartu ahal izateko—, hezkuntza-komunitateko pertsona eta kolektibo guztien partaidetza eta konpromisoa beharko da.

Horrela bada, erantzukizun partekatuari ekinez, hau da, bakoitzak bere eremutik eta dagokion hezkuntza esku-hartzearekin lan koordinatu eta bateratuari jarraikiz, urrats eraginkorrak egingo ahal izango dira ikastetxeak biolentziarik gabeko gune seguruak izateko.

Horretarako, funtsezkoa da hezkuntza-komunitatearen partaideak prestakuntzaren bitartez ahalduntzea bizikidetza positiboa garatzeko aldagaietan, eta esklusioari eta eskola-jazarpenari aurre egiteko bitartekoen ezagutzan. Horrela jokatzeak ahalbidetuko du, alde batetik, hezkuntza-komunitateko partaide guztiak hizkuntza eta ikuskera bateratuak izatea, eta, bestetik, tresnak eskuratzea, eta ekintzen plangintzaren bidez kalitatezko bizikidetzan urratsak egitea, eta esklusio- eta jazarpen -egoerak ez agertzeko bidea jorratzea.

Hori dela eta, ezinbestekotzat jotzen da irakasle eta ikasleez gain ikastetxean diharduten beste kolektiboak, irakasleak ez diren langileak eta familiak, hain zuzen ere, bizikidetza positiboa eraikitzeko eta eskola-jazarpenari aurre egiteko erronka honetan murgiltzea, prestakuntzari ekitea eta, denok BAT eginik, gure ikastetxea biolentziarik gabeko gunea izateko urratsak egiten hastea.

BAT Taldea

Ikastetxean denok BATera

Familiekin BAT eginik

Kronograma