GURE ARTEKO HARREMANAK

Pertsonak, haurrak zein helduak, ez gara bakarrik bizi, familian, taldean bizi gara. Beste pertsonekin harremanetan gaude une oro. Izan ere, harremanak dira zorion-iturri garrantzitsuena. Hala ere, harremanak ez dira onak  izaten beti, batzuetan zailak izaten dira eta beste batzuetan gaiztotzen dira. Horregatik, harremanak poz-iturri nagusia izateaz gain, gure bizitzan atsekabe-iturri garrantzitsuena ere badira.

Harreman-talde hauetan sozializazio-prozesua gauzatzen da. Sozializazioa gizartean bizitzean jasotzen den eraketa- eta moldaketa-prozesua da, bereziki norbanakoaren ekintza autonomoei eta haren gizarte-integrazioari dagokienez. Norbanakoarekin harremanetan pertsonak jartzen dira eta erakundeak dira sozializazio-eragileak: familia, eskola eta hedabideak. Horietatik guztietatik jasotzen ditugu balioak eta arauak. Sozializazio-prozesuak bizitza osoan daude indarrean, baina haurtzaroan garatzen dira, gurasoekin eta eskolan, bereziki.

Sozializazio-prozesuaren barruan kokatzen gara bete-betean eta gure ikasleei lagunduko diegu harremanak ahalik eta positiboenak izaten, proposatutako dinamika batzuen bidez.

Lorpen-adierazleak ere proposatzen dira, irakasleek ikasleen ebaluazio-prozesuetan kontuan izateko.

Helburuak

  • Gatazken aurrean tresnak eta estrategiak izatea.
  • Pertsonen arteko komunikazioa hobetzea.
  • Enpatiarako gaitasuna garatzea.
  • Asertibitatea garatzea.
  • Errespetua merezi dugula aitortzea, eta egoera konplexuen aurrean erremintak eta estrategiak eskaintzea. 

Ebaluazio irizpideak

  • Errespetua
  • Enpatia
  • Berdintasuna
  • Komunikazioa

Lorpen adierazleak

  • Parte hartzen du dinamiketan
  • Besteak modu aktiboa eta dinamikoan entzuten ditu.
  • Gatazkak identifikatzen ditu
  • Beste pertsonekiko komunikazioa hobetzen ari da.
  • Identifikatzen ditu sentimendu eta emozio batzuk beregan eta besteengan.
  • Jokabide asertiboak izaten hasi da egoera batzuetan, besteen aurrean.
  • Nork bere eta besteen sentimenduak eta emozioak ezagutzen ditu
  • Nork bere buruari begirunea merezi duel, aitortzen du

Jarduerak