BAT KANPAINA: INGURUNE SEGURURAKO KONPROMISOA

Orain arte hainbat jarduera egin ditugu ikasleekin, batzuk taldea kohesionatzeko helburuarekin, beste batzuk, aldiz, jazarpenaren ezaugarriak ezagutzeko eta horren aurrean tratu onak nagusitzeko helburuarekin.

Hain zuzen ere, hauek izan dira landutako lan-eremuak:

  • Ni eta nire taldea
  • Gure arteko harremanak
  • Eta harremanak onak ez direnean?
  • Gure artean ondo konpontzen!

Ikasi dugu zer den jazarpena eta zer ondorio txarrak dituen pertsona guztiontzat. Ikasi dugu, era berean, gai izan behar dugula jazarpenaren kontra ekiteko.

Orain, berriz, planteatzen duguna hau da: ikastetxeko komunitatearen aurrean konpromiso publikoa egitea jazarpenaren kontra. Unea da hori egiteko eta gainera modu publikoan adierazteko.

Horretarako, gure ikasleekin pentsatzen jarriko gara nola antolatu eta sortu kanpaina bat eskolako kide guztiak jazarpenaren kontrako borrokan inplikatzeko.

Beraz, jarduera bakarra proposatzen dugu ikastetxe osoa inplikatzen duena: irakasleak, ikasleak, familiak eta irakasle ez diren bestelako langileak ere.

Helburuak

  • Eskola-komunitateak jazarpenaren kontrako konpromiso publikoa adieraztea.
  • Eskola-komunitateak tratu onen aldeko konpromisoa adieraztea.
  • Ikas komunitatearekin kanpaina bat egitea

Ebaluazio irizpideak

  • Partaidetza
  • Konpromisoa
  • Lankidetza
  • Berdintasuna

Lorpen adierazleak

  • Eskola jazarpenaren aurkako kanpaina martxan jarri da
  • Nesken eta mutilen partaidetza parekidea izan da
  • Jazarpenaren kontrako eta tratu onen aldeko leloa sortu da
  • Ikasleen artean zabaldu daIrakasleen artean zabaldu da
  • Familien artean zabaldu da
  • Kanpaina auzo/herrian zabaldu da
  • Kanpaina sare sozialetan zabaldu da
  • Ikasleen konpromisoak batu dira
  • Irakasleen konpromisoak batu dira
  • Familien konpromisoak batu dira

Jarduerak