NI ETA NIRE TALDEA

Ikastetxeko eta ikasgelako elkarbizitza positiboan urratsak egiteko funtsezko puntu bat da talde-kohesioa lortzea; hau da, elkar ezagutzea, sentimenduak eta emozioak identifikatzea norberarengan eta besteengan, besteak ulertzea eta bestearen lekuan jartzeko gai izatea.

Haurrek elkarrekin lan egin dezaten eta gustura egon daitezen, beharrezkoa da elkar ezagutzea eta gela kohesionatuta egotea, azken finean, gelan giro ona egotea.

Helburuak

  • Ikasleen arteko elkar-ezagutza areagotzea.
  • Aniztasunaren aitortza.
  • Ongizate pertsonala eta taldekoa.
  • Bizi-trebetasunak garatzea.
  • Taldea ahalduntzea.

Jarduerak

  • Nire barnera begira
    1. Igeltxoa
  • Elkar ezagutzen
    1. Elkarrizketa
    2. Ondo ezagutzen dugu elkar
    3. Itua eta diana
    4. Lorenzoren lapikoa bideoa
  • Nola sentitzen gara
    1. Nire amorrua
    2. Esaldi osatugabeak
    3. Nire emozioak kontrolatzen ditut
    4. Matxinsaltoa eta mantangorria bideoa
  • Denok bat
    1. Elkarrekiko eskubideak
    2. Berdintasuna, guztion ongizatea
    3. Ikasle laguntzaileak
    4. Atsegina izatea modan dago bideoa
  • Autoebaluazioa
    1. Ni eta nire taldea

Ebaluazio irizpideak

  • Lankidetza
  • Konpromisoa
  • Berdintasuna
  • Komunikazio enpatikoa

Lorpen adierazleak

  • Parte hartzen du, errespetuz, dinamiketan.
  • Aniztasunaren aurrean errespetua adierazten du.
  • Identifikatzen ditu sentimendu eta emozio batzuk beregan.
  • Identifikatzen ditu sentimendu eta emozio batzuk besteengan.
  • Elkarlanean aritu da eta guztion ongizaterako konpromisoa hartu du