Nire barnera begira

1. Sentimendu desatseginei aurre egiteko laguntza

Erlaxatzeko leku lasai bat behar da, inork molestatuko ez duen leku bat; saiatu behar da isilik egoten. Hainbat jarrera erabili daitezke erlaxatzeko. Esaterako, gelan, eserita, bizkarra tente, besoak izterren gainean jarrita eta begiak itxita.

Erlaxatzeko, ezinbestekoa da arnasketa sakon eta lasaia mantentzea. Erlaxatzean burua ere lasaitu behar da. Saiatuko dira pentsamenduak lasai eta modu librean uzten, blokeatu gabe.

Erlaxazio-saioa amaitutakoan, arnasa sakon hartu, begiak ireki, besoak eta hankak poliki mugitu, gorputza luzatu eta, bortizkeriarik gabe, pixkanaka altxatuko dira.


[1] Snel, E.: Erne eta bare, igelaren pare. Kairós argitaletxea. Bartzelona. 2017.

SENTIMENDUAK

2. Nire hitz atsegina

Ikasleak biribilean eseriko dira eta eskatuko zaie, txandaka, bakoitzak berari buruz zerbait atsegina esan dezala. Bitartean, beste guztiak arretaz entzungo dute.

Ohikoa da nork bere buruari buruz gauza atsegina edo positiboa esatea zaila edo deserosoa izatea. Alde batetik, ez daude ohituta, baina bestaldetik, ikasle asko lotsatu egiten dira edo autoestimua baxua dute. Dinamika honen bitartez, ikasten dute atseginak izaten beren buruarekin eta horrek laguntzen die besteei berbera eskatzeko gai izaten, hau da, zaintza eta errespetua haiengan exijitzen modu asertibo batean.

NIRE HITZ


[1] Gascón Aguilar, M.: Creciendo con MindFulness. En casa y en la escuela. Edaf argitaletxea, Madril, 2017.

3. Begirunezko begirada

Ikasleak bikoteka jarriko dira, parez pare, begietara begira. Esango zaie eskutik helduta arretaz elkarri begiratu behar diotela, ondo antzemateko beste lagunaren zehaztasun guztiak.

Minutu pare bateko iraupena du. Bukaeran txandaka galdetuko zaie nolakoa den bakoitzaren bikotekidea: alderdi fisikoak, begien kolorea, aurpegiaren forma, ilearen kolorea, pekatsu diren edo ez..

Galdetuko diegu, halaber, ea beste zerbait ikusi duten edo nabaritu duten: nola sentitzen zen gelakidea, haren espresioa, gorputzaren jarrera...

Dinamika honekin beste gelakideekiko konexioa lantzen da.

BEGIRUNEZKO BEGIR


[1] Gascón Aguilar, M.: Creciendo con MindFulness. En casa y en la escuela. Edaf argitaletxea, Madril, 017.