GURE ARTEAN ONDO KONPONTZEN!

Pertsonen arteko harremanak onak izan daitezen, tratu onak eta zaintzaren kultura landu egin behar da eta hori lortzeko hainbat kontzeptu kontuan izan behar dugu:

ERREKONOZIMENDUA: pertsona ugari dago eta, desberdinak diren heinean, bestelako iritziak dituzte, bestelako pentsamenduak, bestelako sentimenduak... baina gureak bezain inportanteak dira. Hau da ERRESPETUAREN muina, eta norberaren errekonozimendutik eraikitzen hasi behar da bizitzaren lehenengo minututik, jaiotzetik egiten den atxikimenduaren bidez.

Erabat beharrezkoa da ENPATIA lantzea besteak zer pentsatzen duen, zer sentitzen duen eta egiten duena zergatik egiten duen ulertzeko, onartzeko… Hori egiteko, aurreko pertsona hori gure pareko onartu behar dugu.

Bestalde, KOMUNIKAZIOA dugu. Elkarrizketaren bidez beste pertsonekin gurutzatzen ditugun mezuak benetako komunikazioa izan daitezen, benetako gaitasuna behar da bai adierazteko, bai
entzuteko. ELKARREN ARTEKO INTERAKZIOA, BERDINTASUNEAN: horixe da testuinguru egokiena elkarrizketarako.

Haurrek autoritate eta erreferente diren pertsonak behar dituzte emozionalki osasuntsu hazteko; izan ere, autoritateak segurtasuna ematen die eta horrek eragina dauka autoestimuan, beren
buruarenganako segurtasunean. Era berean, laguntzen du jakiten zer den egin behar dena eta zer ez den egokia testuinguru jakin batzuetan eta erabakiak hartzean ondorioak egongo direla.

NEGOZIAZIOA oso inportantea da gatazkak ebazteko garaian, inplikatutako pertsonek gustura bukatzeko, ez egoteko irabazlerik ezta galtzailerik ere. Elkarbizitza-gatazkak beti egongo dira, bizitzarekin lotutako fenomenoak dira, hain zuzen ere pertsonak garelako eta desberdinak garelako, eta bizitzan zehar gure ezaugarriak, beharrak, interesak, ikuspegiak eta beste pertsonek dituztenak... denak dira maila berean inportanteak direlako; beraz, ez dago beste modu egokiagorik gatazkak ebazteko: negoziazioa.

Horretaz gain, TRATU ONAK landu egin behar dira eta, landareak bezala, zaindu, bestela gai hori ez da garatuko. Ikasleek bereizi behar dituzte tratu onak eta txarrak, eta baita aukeraketa egin ere.

Harremanen eraikuntzan eta elkarbizitzan oso garrantzitsua den beste eremu bat da PERTSONEN GARAPEN MORALA. Eremu hori esanguratsua izango da norberaren garapen pertsonalean. Ikasleek jazarpenari aurre egiteko, garapen moralean pausoak eman behar dituzte, eta gure ardura da lanketa hori egitea eta bide horretan laguntza ematea.

Garapen moralaren eraikuntza oso ondo deskribatu zuen Kholberg-ek. Hemen oso modu laburrean deskribatzen ditugu berak aipatutako maila eta estadioak. Pertsona guztiak hasten dira lehenengo
estadioan, baina denak ez dira iristen seigarrenera. Gure helburua da garapen morala ahalik eta gehien garatzea.

ondo konpontzen gara

Helburuak

  • Tratu onak eta tratu txarrak bereiztea
  • Tratu onak praktikatzea.
  • Elkarren arteko zaintzaren ardura hartzea.
  • Garapen morala garatzea.
  • Eskubideak defendatzea eeta salatzea bereiztea
  • Ongizate kolektiboa lortzeko erantzukizun eta konpromiso indibidualaren zein kolektiboa garatzea.
  • Taldean “gu”aren kontzientzia positiboa lantzea.
  • Harremanak erregulatzea.

Ebaluazio irizpideak

  • Errespetua
  • Lankidetza
  • Kritikotasuna
  • Enpatia
  • Berdintasuna
  • Konpromisoa
  • Elkartasuna

Lorpen adierazleak

  • Parte hartzen du dinamiketan
  • Tratu onak eta tratu txarrak bereizten ditu
  • Tratu onak praktikatzen ditu
  • Elkarren arteko zaintzan ardura hartzen du.
  • Badaki eskubideak defendatzea ez dela salatzea.
  • Konpromisoa hartzen du ongizate kolektiboa bultzatzeko.
  • Taldekidea sentitzen da
  • Taldean harreman onak ditu
  • Badaki jazarpenari aurre egiten ez dionean konplize bihurtzen dela

Jarduerak

  • Nire barnera begira
    1. Hiru ate
    2. Hodeia
    3. Bihotzeko sekretua
  • Hobe guztion artean
    1. Altxorra eskuz esku
    2. Lankidetzan aritzen gara (1)
    3. Lankidetzan aritzen gara (2)
    4. Lurralde urdina
    5. Hobeto elkarrekin
    6. Guztiok elkarrekin lortzen da
  • Tratu onak nahiago
    1. Tratu onak edo txarra, zer nahiago?
    2. Eserleku artean mugituz
    3. Elkarren arteko tratu ona
    4. Tratu onak?
    5. Irainak
  • Guztion eskubideak defendatzen
    1. Salatzea edo eskubideak defendatzea? (1)
    2. Salatzea edo eskubideak defendatzea? (2)
    3. Eskubidea zertarako?
    4. Ez da ezer kostatzen atsegina izatea
    5. Jendea ondo tratatzea kutsakorra da
    6. Denon artean
  • Autoebaluazioa
    1. Ondo konpontzen gara